Argazkiak: @atletismoFNAF
Grupompleo Pamplona Atletico klubeko gizonezkoen taldeak La Nucian (Alacant) jokatu zen Estatu mailako kluben arteko Ohorezko mailako txapelketan parte hartu zuen pasa den asteburuan.
Parte hartu bakarrik ez, eta 4×100 metro txandakako Euskal Herriko errekorra ere hautsi zuten nafarrek pasa den larunbatean, ekainak 12, hain zuzen ere. Tristan Cardenas Otel (2002), Ander Iriarte Eslava (1997), Adei Larraz Montiel (1997) eta Jorge Illarramendi Estebanek (1995) osaturiko taldeak, 40.41 segundoko denbora erdietsi zuen eta beraz 1999. urtetik indarrean zegoen errekorrari ehuneneko bat kendu zioten.
Orduko hartan, 1999ko ekainaren 26an, Euskadiko Selekzioaren taldean aritu ziren Orkatz Beitia (1979), Jon Gutierrez (1977), Andres Gomez (1973) eta Txema Sotak (1975) 40.41ko denbora egin zuten Gasteizen, orainarte iraun duen Euskal Herriko errekorra ezarriz.
Lasterketako sailkapena:
1 Playas de Castellon 39.80
2 Atletismo Numantino 40.24
3 Grupompleo Pamplona At 40.41
4 Real Sociedad 40.48 (40.472)
5 CA Fent Cami Mislata 40.48 (40.475)
6 Alcampo Scorpio 71 40.54
7 Unicaja Jaen Paraiso Interior 41.52
0 Comments