Itsaso Madariagak errekorra erdietsi du 100 metroko proban

2022.06.20 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Txindoki Atletismo taldeko kirolariak, 12 segundoko langa apurtu du 16 urtez azpiko mailan eta marka bikaina lortu du Ordizian: 11.97 (+1.5)

Argazkia: Txindoki Atletismo taldea

 

Itsaso Madariaga Huegun sasoi betean dagoela erakusten ari da azkenaldi hontan eta oraingoan, VI. Ordiziako Sari Nagusian, Euskal Herriko beste errekor bat hautsi du 16 urtez azpikoen mailan, 100 metrokoa honakoa, 11.97ko denbora bikaina eginda. Berea zen ere aurreko marka, iazko ekainaren 13ean egindakoa Donostian, 12.02 denborarekin.

Gogoratu beharra dago, pasa den maiatzaren 29an, Madariagak ondu zuela ere 300 metro hesidunak probako errekorra, 16 urtez azpikoen mailan. 42.90ko denbora eginda errekor berria ezarri zuen, aurretik berea zen marka 27 ehunenekotan onduz

Izan ere, 2007. urteko urtarrilaren 24an jaiotako atletak egun gutxiren buruan birritan hautsi zuen 300 metro hesidunak probako Euskal Herriko errekorra, 16 urtez azpikoen kategorian. Pasa den maiatzaren 7an, Anoetako Miniestadioan, arratsaldeko 15:45etan emakumezkoen 300 metro hesidunak proba hasi zen, eta bertan Madariagak 43.17ko denbora egin zuen, berea zen marka 69 ehunenekotan hobetuz.

Horrekin konformatu ez, eta handik gutxira, maiatzaren 29an hain zuzen ere, berriro hobetu zuen bere denbora eta errekor berria ezarri zuen: 42.90.

Hortaz aparte, pentatloian zein hexatloian Euskal Herriko errekorduna da Madariaga. Pentatloian, 3.693 puntu batuta eskuratu zuen errekorra, aurtengo martxoaren 27an Sabadellen. Hexatloian berriz, 3.960 puntuko errekorra ezarri zuen aste gutxira, apirilaren 10ean Durangon.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!