Argazkia: @atletismoRFEA
Uztailaren 4tik 7ra Jerusalemen jokatzen ari da 18 urtez azpiko Europako Txapelketa, non Nahia Miqueleiz Lizarraga uhartearrak 100 metro hesidunak proban, 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra ezarri zuen, 13.44ko markarekin.
Aurreko Euskal Herri mailako errekorra Nagore Iraolaren eskuetan zegoen, 1999. urteko uztailaren 4an lorturikoa Eibarren: 13.63.
100 metro hesidunak probako finalerdia jokatu zen asteartean eta bertan hautsi zuen errekorra 2005. urteko urriaren 5ean jaiotako atletak, bere serieko azkarrena izan zelarik (13,44. +1,5).
Finalean balentria errepikatu zuen eta bosgarren postua eskuratu zuen maila haundia izan zuen lasterketan, hemen ere 13,44ko (+1,8) denboran zapaldu zuelarik helmuga Hiru Herri atletismo taldeko nafarrak
Nahia Miqueleizek txapelketan zehar lorturiko denborak honakoak dira:
-Atariko probak. Uztailak 4. 13,50 (+3,7)
-Finalerdia. Uztailak 5. 13,44 (+1,5).
-Finala. Uztailak 5: 13,44 (+1,8).
Finalerdiko emaitzak:
1 Nahia MIQUELEIZ 13.44
2 Rebecca SLEZÁKOVÁ 13.49
3 Celeste POLZONETTI 13.50
4 Noor Koekelkoren 13.55
5 Mia Wild 13.67
6 Viktorie Jánská 13.79
7 Eleni-Maria Vidoure 13.92
8 Vasilena Antonova 14.22
Finaleko sailkapena:
1 Mia MCINTOSH GBR 13.05 CR
2 Essi NISKALA FIN 13.29
3 Sofia PIZZATO ITA 13.33
4 Celeste POLZONETTI ITA 13.37
5 Nahia MIQUELEIZ EH 13.44
6 Rebecca SLEZÁKOVÁ SVK 13.44
7 Iman ROKA AUT 13.5
8 Ebba EKLUND SWE 13.55
0 Comments