Kontxako estropadaren markak eta erregistroak

2022.04.16 | Arrauna, EHKM, Errekorrak

Orioko trainerua da Kontxako estropadetan garaipen gehien eskuratu dituena (32) eta markarik onenak, egun batekoa zein bi egunekoa, kantabriako Castro Urdiales taldeko traineruak ditu, 2006. urtean jarriak: 18-59-94 eta 38-13-32.

Kontxako Bandera, 125 urtetako tradizioaren babesean, partaidetza eta lehiaketa maila hoberena duen estropada da. Arraunaren olinpiada izena ere eman izan dio jendeak. Garrantzia izugarria du arraunaren munduan.

Irailaren lehen bi igandeetan ospatzen da, bi jardunalditan. Kanporaketa bidez hautatutako zortzi talderik onenek parte hartzen dute. 3 miliako ibilbide klasikoan jokatzen da, baina ziaboga bakarrarekin. Estropada honek itsas zabalean haize, olatu eta korronteen aurka egiten ziren desafio zaharren tradizioa gordetzen du.

KONTXAKO BANDERAKO MARKAK

ORIO, AURRENA RANKINEAN: Orioko trainerua da Kontxako estropadetan garaipen gehien eskuratu dituena: 32

CASTRORENAK ESTROPADEN BI ERREKORRAK: Kontxako estropadaren markak, bai egun batekoa, bai bi egunekoa, kantabriako Castro Urdiales taldeko traineruak ditu, 2006. urtean jarriak: 18-59-94 eta 38-13-32.

AITA MANUEL, PATROI SARITUENA: San Pedroko Aita Manuel (M. Arrillaga) da Kontxako Bandera gehienetan bandera eskuratu duen patroia: zortzi.

ORIO, ERREGULARRENA: Orio izan da trainerurik erregularrena Kontxako estropadetan: XX. mendeko hamarkada guztietan gutxienik bandera bat irabaztea lortu du. Izan ere, Oriok mendea irabazten hasi zuen, 1901ean, eta irabazten bukatu zuen, 2000an. 2007ko Kontxako Bandera irabazita, hamarkada honetako erronkari aurre egitea lortu zuen.

SAN PEDROK, SEI GARAIPEN ERRENKAN: San Pedroko traineruak du errenkan lortutako garaipenen errekorra: sei, 1927tik 1932ra.

OLIDEN ETA KORTA, GARAIPEN ERREKORRA: Batista Oliden eta Jose Luis Korta oriotarrak dira Kontxako Bandera gehienetan irabazi dituztenak: 13. Olidenek Oriorekin 10 bandera, 2 Aginagarekin eta bat Donostiarekin eskuratu zituen, denak arraunlari moduan. Kortak, berriz, arraunlari, entrenatzaile eta patroi lanetan, 6 Oriorekin, 1 Lasarterekin , 4 Sestaoko Kaikurekin eta Castrorekin bi bandera irabazi ditu.

SAILKAPENEN PROBAREN ERREKORRA, URDAIBAIK: Bermeoko Urdaibai traineruak du Kontxako estropadetarako sailkapen probaren errekorra, 2004an egina (19-04-64).

PASAIAK, LAU TRAINERU SAILKATUAK EKITALDI BATEAN: 1997 eta 1998ko ekitaldietan Pasaiako badiaren lau traineruk parte hartu zuten: Koxtape (San Juan), Donibaneko Arraunlariak (San Juan), Trintxerpe eta San Pedro.

1998KO SAILKAPEN ESTROPADA, 25 TRAINERU: Sailkapen estropadan traineru gehien, 25, 1998ko ekitaldian izan ziren. Bertan, besteak beste, gaur egun trainerutan denboraldi gutxitan parte hartzen duten Donibane Lohitzuneko Ur-joko eta Hendaiako Endaika traineruak aritu ziren.

TALDEKAKO BANDERA KOPURUA

1-Orio: 32 (1901, 1909, 1910, 1916, 1919, 1923, 1925, 1933, 1934, 1939, 1940, 1942, 1944, 1951, 1952, 1953, 1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974, 1975, 1983, 1992, 1996, 1997, 1998, 2000 , 2007, 2017).

2-San Pedro: 15 (1880, 1899, 1906, 1917, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1932, 1935, 1989, 1991, 1993 eta 1994)

3-Donostia: 14 (1879, 1883, 1889, 1890, 1891, 1892, 1894, 1895, 1897, 1915, 1918, 1920, 1922 eta 1950)

4-Pasai Donibane: 10 (1924, 1956, 1961 (Sanjuandarra), 1962, 1963, 1986, 1988, 1990 (Koxtape) 1995 (Donibaneko) eta 1999 (Koxtape)

5-Hondarribia: 14 (1881, 1941, 1943, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 2005, 2013, 2018, 2019, 2020)

6-Kaiku (Sestao): 5 (1978, 1980, 1981, 1982, 2009 eta 2012)

7-Urdaibai: 5 (2010, 2011, 2014, 2015, 2016)

8-Pedreña: 4 (1945, 1946, 1949 eta 1976)

9-Castro Urdiales: 4 (2001, 2002, 2006, 2008)

10-Santurtzi: 4 (1977, 1979, 1985, 2021)

11-Getaria: 2 (1896 eta 1911)

12-Ondarroa: 2 (1898 eta1926)

13-Lasarte-Michelin: 2 (1969 eta1973)

14-Aginaga: 2 (1957 eta 1960)

15-Zumaia: 2 (1984 eta 1987)

16-Iberia-Sestao: 2 (1954 eta1959)

17-Astillero: 2 (2003 eta 2004)

18-Union Pasajes: 1 (1921)

19-Avante Pasajes: 1

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!