Argazkia: Laura Ortiz de Zarate
Sara Alonso donostiarra sailkapen orokorreko 5. postuan sailkatu zen Australiako Brisbane Ultra Trailean, Spartan Trail World Championshipseko hirugarren proba puntuagarria, garaipen honekin zirkuituko lidergoa berretsi duelarik.
Parke nazional batetik doan 30 kilometroko lasterketa da honakoa, 800 metroko desnibel positiboarekin eta 13 kilometroko asfaltozko bidearekin.
Salomon taldeko atletak sekulako erakustaldia eman zuen, lasterketaren hasieratik buruan bakarrik joan zelarik eta probako recordwoman berria bilakatu zen, 2 ordu, 17 minutu eta 39 segundoko denboran helmugaratuta. Emakumezkoen podiuma Simone Brickek (2 ordu 30 minutu 51 segundo) eta Patricia McKibbinek (2 ordu 36 minutu 42 segundo) australiarrek osatu zuten.
Aurreko errekorra 2021ean erdietsi zuen Cecilia Mattasek, 2:39:35eko denbora eginda. Orduko hartan, COVID-19aren pandemian murgilduta, Australiako korrikalariek (edo une horretan Australian bizi zirenek) bakarrik lehiatu ahal izan zuten, baina horrek ez zuen eragotzi Mattasek emakumezkoen errekorra haustea, aurten Sara Alonsok birrindu duena.
SAILKAPENA
1 Sara Alonso Martinez Junior (18-29) Donostia 2:17:39
2 Simone Brick Junior (18-29) Beaumaris 12:30:51
3 Patricia McKibbin Open (30-39) Canberra 2:36:42
4 Anna Munro Veteran (40-49) Melbourne 2:43:18
5 Déborah Kaboer Open (30-39) Noumea 2:53:10
6 Kellie Pritchard-Peschek Open (30-39) New farm 2:56:17
7 Briarna Silk Open (30-39) Ascot 2:56:27
8 Leela Hancox Veteran (40-49) West End 2:59:50
9 Katie Mackenzie Veteran (40-49) New Farm 2:59:58
10 Jessica Ronan Junior (18-29) Canberra 3:11:50
Australiako garaipenari esker, atleta gipuzkoarrak garaipen boladari jarraipena eman dio, izan ere, sasoi onenean ekin dio aurtengo denboraldiari: garaipen garrantzitsua lortu zuen Transgrancanariako maratoian, Zegama-Aizkorriko debutean hirugarren postua eskuratu zuen, Mont Blanc Maratoiaren irabazlea izan zen eta Olla de Nuria lasterketa bertikalean ere garaipena erdietsi zuen.
Spartan Trail Zirkuituko hurrengo proba Fjällmaraton izango da uztaileko azken asteburuan.
0 Comments