Txingudi Korrika herri lasterketaren markak ofizialak izango dira

2022.08.2 | Errekorrak, Lasterketak, Markak

Pandemiak eragindako etenaldia eta gero, 2021ean Unai Arroyo (30:52) zein Sara Villasante (35:41) izan ziren azkarrenak, biek probako errekorra hobetu zutelarik

Argazkia: BAT Bidasoa Atletiko Taldea

 

Aurten, BAT Bidasoa Atletiko Klubak antolatzen duen Txingudi Korrika lasterketaren XXIII. edizioa lehiatuko da datorren urriaren 1ean, ibilbidea aurreko urtetako bera izango delarik, izan ere,  lasterkariek 10 kilometro egin behar izango dituzte Hendaia, Irun eta Hondarribia lotuta.

Hain zuzen ere, Hendaiako Floridako kaitik (Tribord) aterako dira korrikalariak eta Santiago zubia gurutzatu ostean, Irungo Colon ibilbiderantz joango dira. Bertatik Hondarribian sartuko dira, aireportua pasako dute eta amaiera hondartzako atletismo pista izango da.

Lasterketa hau 1998ko udaberrian estreinatu zen 14.400 metroko distantzian, eta eboluzionatuz joan da, orain udazkenaren hasieran ospatuz, Hendaiako hondartza luzeko pasabidea kenduz eta bere distantzia 10 kilometrotan finkatuz.

Aurten, 10 kilometro horiek Federazioaren eta G.A.F. erakundearen egutegian sartuko dira eta beraz lasterketako markak berme guztiak izango dituzte, eta atleta federatuen kasuan rankingetan agertuko dira, gutxieneko marka gisa balioko dutelarik txapelketa ofizialetara sailkatzeko.

Pandemiak eragindako etenaldia eta gero, 2021ean 545 atleta aritu ziren lehian eta Unai Arroyo zein Sara Villasante izan ziren azkarrenak. Bi irabazleek aurreko edizioko (2019) garaipenak errepikatu zituzten eta biek probako errekorra hobetu zuten.

Emakumezkoetan, Sara Villasante nagusitu zen, probako errekor berria ezarriz: 30 minutu eta 52 segundo. Atzetik, Idoia Pico (37:50) eta Carla Vignolle (38:41) helmugarau ziren.

Gizonezkoetan, Unai Arroyok irabazi zuen, 30 minutu eta 52 segundotan utzi zuelarik lasterketako errekorra. Bigarren Jose Gomez de Arriba (32:14) izan zen eta hirugarren Beñat Bengoetxea (32:28).

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

1 Sara Villasante  00:35:41

2 Idoia Pico  00:37:50

3 Carla Vignolle  00:38:41

4 Rebeca Mariño  00:39:23

5 Maike Cuenca  00:41:02

Gizonezkoak

1 Unai Arroyo  00:30:52

2 Jose Antonio Gomez  00:32:14

3 Beñat Bengoetxea  00:32:28

4 Iñaki Gerika  00:33:05

5 Josu Cuadrado  00:33:10

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!