Gontzal Murgoitiok eta Onditz Iturbek irabazi dute Sorginen Lasterketa, errekorrak hobetuta

2022.09.20 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Iturbek orain arte zegoen erregistrorik onena 15 bat minutuan hobetu zuen 2.20.45ko denboran helmugaratuta, eta Murgoitiok indarrean zegoen errekorra lau bat minutuan ondu zuen, 1.58.54ko marka ezarriz

Argazkiak: emf.eus

 

Sorginen Lasterketa Euskal Herriko mendi lasterketen erreferenteetariko bat izanik heldu da bere 15. ediziora, pasa den larunbatean, irailaren 17an, lehiatu zena, Euskal Herriko txapelketa ere izan zena.

Ibilbidea aurreko edizioko berdina izan zen, 21 kilometroko ibilbidea osatu zutelarik, 1.700 metroko desnibelarekin. Iaz arte asfaltotik bajatzen zen bidegorriraino, eta hortik aurrerako lehenengo kilometroak bidegorritik ziren. Orain, zuzenean hasten dira gorantza, Larrano barreneraino. Gero, Anboto azpitik pasatzen dira, Zabaletatik, eta galtzadan lehengo bidearekin bat egiten dute.

Euskal Herriko punta-puntako korrikalariak aritu ziren lehian honakoan, esaterako: mutiletan, Gontzal Murgoitio, Asier Larruzea, Imanol Goñi, Javi Goitia, Aitor Ajuria eta Markel Urigoitia; emakumeetan berriz, Onditz Iturbe, Ainara Urrutia, Ainara Uribarri, Andrea Garai eta Garazi Sampedro.

Azkenean, Sorginen Lasterketaren aurtengo lehia Gontzal Murgoitiok eta Onditz Iturbek irabazi zuten, bide batez errekorrak ondu zituztelarik, eta eurak dira aurtengo Euskal Herriko txapeldunak.

Emakumeetan Ainara Urrutia eta Onditz Iturbe taldekideen arteko lehia bizia izan zen seigarren kilometrora arte baina azkenean Ainara Urrutiak (Aiaramendi Korrikalariak Kirol Kluba) eta Ainara Urribarrik (Gaikar Zortzietakoak K.E.) ezin izan zioten Arantzazuko lasterkariari erritmoa jarraitu. Urrutiak aldea murriztu zuen jaitsieraren hasieran baina Iturbek oso indartsu bukatu zuen 2.20.45ko denboran helmugaratuta eta bigarren sailkatuari ia 4 minutu ateraz. Gainera, orain arte zegoen denborarik onena 15 bat minutuan hobetu zuen. Ainara Urrutia geratu zen bigarren (2.24.41) eta Ainara Uribarri hirugarren (2.29.22). Urrutiak eta Uribarrik ere aurten arte zegoen denborarik onena hobetu zuten.

SAILKAPENA

1 ONDITZ ITURBE ARGINZONIZ  02:20:45  ZELAIA (ARANTZAZU)

2 AINARA URRUTIA YURREBASO  02:24:41  ORO

3 AINARA URIBARRI MARTINEZ    02:29:22  OÑATI

4 OIHANA ZUBILLAGA BLANCO  02:34:37  ANOETA

5 IRATI  LARRAÑAGA MATXAIN  02:45:31  USURBIL

Gizonetan Murgoitiok eta Imanol Goñi natxituarrak lehia estua mantendu zuten Anboto igo arte. Murgoitio eta Goñiren arteko buruz burukoak Pagazelairainoko igoera osoa iraun zuen, baina jaitsieran elorriarrak aurrera jo zuen eta bakarrik helmugaratu zen. Imanol Goni bigarren izan zen (2.00.42) eta Hassan Ait-ek osatu zuen podiuma (2.03.29). Murgoitiok bigarren aldiz irabazi du Sorginen Lasterketa. 2020an ere bera nagusitu baitzen. Gainera, orain arteko errekorra lau bat minutuan hobetu zuen, 1.58.54ko marka ezarriz.

SAILKAPENA

1 GONTZAL MURGOITIO ESPARZA  01:58:54  ELORRIO 

2 IMANOL GOÑI ARANBURU  02:00:42  NATXITUA

3 HASSAN AIT CHAOU  02:03:29  VILLABONA

4 ASIER LARRUZEA FERNANDEZ  02:04:05  GÜEÑES

5 AITOR ZUNZUNEGI TAPIA  02:04:48  LEGORRETA

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!