Argazkia: tximistatletismo.com
Lea Artibaiko kostaldetik antolatzen den lasterketa zoragarri hau, 2016an jaio zen Tximista atletismo taldearen eskutik. Ondarroa eta Lekitioko herriak batzen dituen kostaldeko errepidetik gauzatzen da ibilbidea, bi herrietan barrena egiten den kilometroaz gain. Guztira 16 kilometroko lasterketa paregabea; mendia, itsasoa, hondartzak…
Aurten ez da berritasun handirik egon azken urteetako lasterketarekin alderatuta. Larunbatean 17:00etan eman zioten hasiera lasterketari Ondarroako Itsas Aurre plazan eta lehen bi kilometroak herriko kaleetatik egin zituzten. Gero, Mendexa eta Berriatuko zonaldeak pasa zituzten, ibilbideko azken kilometroa Lekeitioko herrigunean egin zutelarik.
Guztira, 186 korrikalarik (33 emakume) egin zuten VI. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa, helmuga zeharkatzen lehenak Abdellah Taghrafet eta Jone Fuente izan zirelarik. Brahim el Asrik (50.27) eta Yassine Bihk (51.00) osatu zuten gizonezkoen podiuma eta Idoia Nogalesek (01.03.43) eta Miriam Martinezek (01.04.10) emakumezkoena –iazko irabazlea da Martinez–.
Barakaldoko korrikalariak ia 2 minututan hobetu zuen lasterketako errekorra, 48 minutu eta 32 segundoko denbora eginda. Yassine Bihk 2019an egindako marka (50.22) txikitu eta gizonezkoen errekor berria ezarri zuen. Jone Fuente galdakaoztarrak (01.01.35) ezin izan zuen 2019an Majida Maayoufek ezarritako errekorra ondu: 57 minutu eta 43 segundo
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 Abdellah Taghrafet 0:48:32 Bidasoa_A_T Barakaldo
2 Brahim El Asri 0:50:27 Independiente Algorta
3 Yassine Bih 0:51:00 Independiente Barakaldo
4 Urruty Pierre 0:52:03 Independiente Baiona
5 Gorka Lucena 0:54:03 Independiente Abanto-Zierbena
Emakumezkoak
1 Jone Fuente 1:01:35 Independiente Galdakao
2 Idoia Nogales 1:03:43 Independiente Deba
3 Miriam Martinez 1:04:10 Independiente Bilbo
4 Amagoia Iribar 1:07:26 Independiente Orio
5 Lide Azkue 1:07:30 Aringa_Aringa Markina-Xemein
0 Comments