Argazkia: Beasainmendi Elkartea
Usurbeko festarekin batera, kirolak ere izan zuen lekua pasa den igandean, irailak 4, Usurbe Igoera korrikaldiarekin. 11:30ean abiatu ziren korrikalariak Andre Mari elizaren ondoko aparkalekutik Agortarainoko 4,7 kilometroak egiteko, maldan gora beti ere (desnibela 446 metro, bataz besteko aldapa %9,5a).
Aurtengoa XVI. edizioa zen eta orotara 49 atleta aritu ziren, horietatik 5 emakumezkoak, azkenean Maria Ordoñez eta Oier Ariznabarreta garaile atera zirelarik.
Maria Ordoñez nafarrak, bezperan Guadalupeko Igoera irabazi zuenak, garaipena errepikatu zuen, 26:01ko denboran helmugaratuta. Bigarren Maite Beregaña izan zen, nafarra hura ere, eta hirugarren Elena Calvillo beasaindarra.
Gizonezkoen garaipena ere Nafarroara joan zen, izan ere, Mikel Beuntza nagusitu zen 22 minutu eta 12 segundoko denbora eginda. Bigarren postuan Aimad Bouziane (Santurtzi) sailkatu zen eta hirugarren Aitor Regillaga (Tolosa) izan zen.
120, 70 eta 50 euroko sariak zeuden lehen hiru sailkatuentzat, emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Eta 80 euroko sari bakarra probako errekor orokorra (Oier Ariznabarreta, 2022an) gainditzen zuenarentzat, gizona edo emakumea izan.
Baina ez zen halakorik gertatu eta orain arteko gizonezkoen denborarik onena Oier Ariznabarretak mantentzen du (20:44), emakumezkoetan Amaia Insausti olaberritarrak ezarria duelarik markarik onena: 25 minutu eta 58 segundo.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 Mikel Beunza Iraizoz 0:22:12 Alkotz
2 Aimad Bouziane 0:22:48 Santurtzi
3 Aitor Regillaga Beloki 0:22:56 Tolosa
4 Aritz Garin Arrastoa 0:23:54 Villabona
5 Oier Etxeberria Zubimendi 0:24:39 Azpeitia
Emakumezkoak
1 Maria Ordoñez Marina 0:26:01 Iruñea
2 Maite Beregaña Ibero 0:28:19 Uharte-Arakil
3 Elena Calvillo Arteaga 0:28:27 Beasain
4 Irene Iturria Alzate 0:30:50 Tolosa
5 Itxaro Mendizabal Amundarain 0:34:20 Beasain
0 Comments