Argazkia: Lagun Taldea txirrindulari eskola
Mikel Perez de Obanos txirrindulari eibartarra izan zen azkarrena pasa den asteazkenean lehiaturiko 2022ko Idotorbeko Igoera txirrindulari lasterketan.
Iaz, Iker Eskibelek probako errekorra (12:48) ondu zuen urtean hirugarren postuan sailkatu zen eta honakoan garaipena erdietsi badu ere marka horretatik ia minutu batera geratu da Perez de Obanos, txirrindulari eibartarrak 13 minutu eta 46 segundoan osatu baitzuen Kalegoen plazatik Idotorbe gainerainoko ibilbidea. Iaz 13:11ko denboran egin zuen igoera, aurten minutu erdi gehiago behar izan duelarik Eibar Txirrindulari Taldeko kideak.
Proba hau bost alditan irabazitakoa den Iñigo Lariz elgoibartarra ailegatu zen helmugara bigarren postuan, 13:59ko denborarekin eta Unai Mugikak osatu zuen podiuma (14:16). Mugikak lasterketa buruan egin zuen igoerako zatirik handiena, metro batzuetako abantailarekin, baina azken kilometroan bere pareraino iristea lortu zuen Perez de Obanosek eta azken zatian atzean utzi zuen. Larizek ere azken metroetan gainditu zuen Mugika, ikusleak pilatzen diren igoerako azken metroetan, hain zuzen ere.
Guztira 27 lagunek hartu zuten parte Lagun Taldea txirrindulari eskolak denboraldiari amaiera emateko antolatzen duen proban. Emakume bakarra lehiatu zen, Maite Urteaga zumaiarra (19:29). Kadeteetan Eñaut Andres izan zen azkarrena (19:24), Eneko Ortega (14:24) juniorretan, Iñaki Goenaga (14:33) Master kategorian eta Joxe Felix Iglesias (17:40) eta Tomas Arizaga (19:26) beteranoetan.
SAILKAPENA
1 Mikel Perez De Obanos 13:46
2 Iñigo Lariz Azkue 13:59
3 Unai Mugika Dorronsoro 14:16
4 Eneko Ortega 14:24
5 Iñaki Goenaga Aristi 14:33
6 Oier Etxeberria Zubimendi 14:50
7 Jokin Amorrosta 15:00
8 Fernandez 15:00
9 Ramon Garcia Sanchez 15:07
10 Antonio Cid Rico 15:18
0 Comments