Urduñako Mendi Lasterketako errekorra apurtu dute Ainara Urrutiak eta Imanol Goñik

2022.11.19 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Probaren bosgarren edizio honetan, orotara 500 korrikalari bildu ziren, hoien artean izen esanguratsuak, hala nola, Oihana Kortazar, Asier Larruzea, Lorena Campomar, Imanol Goñi, Ainara Urrutia, Lorena Guinaldo edota Jon Durana

Argazkia: urdunakomendilasterketa.com

 

Pasa den igandean, Urduñan lehiatu zuten EMFk antolatzen duen Euskal Koparako puntuagarria zen azken proba, Urduñako mendi lasterketa. Probaren bosgarren edizio honetan, orotara 500 korrikalari bildu ziren, hoien artean izen esanguratsuak, hala nola, Oihana Kortazar, Asier Larruzea, Lorena Campomar, Imanol Goñi, Ainara Urrutia, Lorena Guinaldo edota Jon Durana.

Probaren abiapuntua eta helmuga Urduñako Foru Plaza zen. Guztira, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positiboa osatu behar izan zuten lasterketa nagusian eta bertan egon ziren aurrez aipatutako kirolariak, besteak beste, Fraile gailurra, Txolope eta Bedarbide zeharkatuz.

Gizonezkoetan azkarrena Imanol Goñi (Arrolape) izan zen, Bastida Vital Trailen lortutako bigarren postuko arantza kendu zuena. Natxituakoak, lau korrikalarien taldeari markatu zion erritmoa, eta 2:46:16ko denborarekin amaitu zuen, marka horrekin probako errekorra hautsi zuelarik. Bere atzetik, Asier Larruzea sailkatu zen irabazlearengandik 19 segundora eta hirugarrena Hodei Samaniego izan zen.

Emakumezkoen lehian berriz, Ainara Urrutia nagusitu zen. Urte borobila egin du Urrutiak (Aretxabaleta, 1981), eta Urduñan jarri zion ginga, Euskal Kopako lineako azken lasterketa irabazita. Urrutiak egutegi betea izan du aurten, nazioarteko eta gertuko lasterketetan nabarmendu delarik.

Bada, Aiaramendi Korrikalariak taldeko atleta lehen igoera gainditu ondoren hasi zen kontrarioak atzean uzten, eta alde hori handituz joan zen helmuga zeharkatu zuen arte. Azkenean, Urrutiak 3.24.04ko denbora egin zuen eta bidenabar  probaren errekorra ezarri zuen ere. Bigarren sailkatu zen Irati Ortiz de Anda lezamarrari bost minutuko tartea atera zion (3.29.16), Oihana Zubillaga izan zelarik podiuma osatu zuen hirugarren lasterkaria.

Garaipen horrekin, eta lineako Euskal Kopako bost lasterketetan batutako puntuei esker –Kolazino Mendi Eguna, Kilimon Trail, Amurrio Trail, Labastida Trail eta Urduñako Mendi Lasterketa–, Urrutiak EMFk antolatzen duen Euskal Kopa poltsikoratu du, baita beteranoen kategorian ere. Gizonezkoetan, berriz, Urduñan bigarren sailkatu zen Asier Larruzearendako izan da Kopa

EMF Kopako azken sailkapenean, gizonezkoen junior kategorian, Ibai Cebríanek Mikel Bazek eta Joz Razkinek baino puntu gehiago lortu zituen. Junior femeninoan Izaro Eguibar Jone Fuente baino erregularragoa izan zen; Gazteetan, Ibai Angulo podiumearen gailurrera igo zen, Naroa López Kadeteetan bezalaxe. Beteranoen A taldean, Ainara Urrutia eta Hanot Echeverriarentzat izan da titulua, Beteranoen B talden Josu Millan izan zen onena eta Beteranoen C taldean Francisco Javier Aldayk irabazi du.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!