Argazkia: Nafarroako Atletismo Federazioa
Pasa den asteburuan, 20 urtez azpiko emakumezkoen kluben arteko Estatu mailako atletismo txapelketa lehiatu zen Antequeran, pista estalian.
Txapelketa honekin pista estaliko denboraldiari hasiera eman zitzaion, bertan Pamplona Atleticoko emakumeen taldea seigarren izan zelarik sailkapen orokorrean.
Larunbat arratsaldean jokaturiko 800 metroko proban berriz, talde honetan aritzen den Saioa San Miguel Zelaietak marka ederra egin zuen, bere probako seigarren postuan sailkatu zelarik. Hain zuzen, 17 urte bete berriak dituen doneztebarrak 800 metroko Nafarroako errekorra egin zuen (2.19.33), ordura arte Ana Gayarrek zeukan marka hobetuz. Duela 23 urte egin zuen marka hori (2:20.04) Gayarrek, 1999ko martxoaren 7an hain zuzen ere.
Hala ere, Euskal Herriko errekorretik urrun geratu zen nafarra, berau Maria Lasaren eskuetan baitago 2017ko urtarrilaren 1etik, orduko hartan 2.13.39ko marka ezarri baitzuen Donostian.
SAILKAPENA
1 Rocio Rodriguez Martin Playas de Castellon 2:15.52
2 Andrea Moreno Lopez De La Reina Valencia Club Atletismo 2:16.57 7
3 Monica Pascual Berenguer CA Safor-Teika 2:17.22 6
4 Maria Gomez Fernandez A.D. Sprint 2:17.98 5
5 Saioa San Miguel Zelaieta Grupompleo Pamplona At 2:19.33 4
6 Patricia Guerra Espinosa A.D. Marathon 2:19.86 3
7 Naiara Garcia Moreno Trops-Cueva de Nerja 2:24.35 2
8 Erica Rodriguez Rodriguez Unicaja Jaen 2:30.99 1
0 Comments