Argazkia: ataun.eus
Ataungo atletismo taldeak, Ataungo Udalaren laguntzarekin XLI. Hiru Auzotako Mantzaren oroimenezkoa antolatu zuen pasa den igandean, urriaren 30ean.
Ataungo San Martingo plazatik atera zen lasterketa goizeko 11:00etan ohiko ibilbidea egiteko, San Gregorio auzoa igaro eta Aiaraino igo eta gero, Aralarko Parke Naturalean, bide beretik itzuli zirelarik helmugaraino jeitsiz, 17,3 kilometroko ibilibide osatu ostean.
Korrikalariak abiadura handian ekin zioten lehiari, azkenean Alexander Oiarbide ordiziarra eta Irati Zubizarreta beasaindarra gailendu zirelarik.
Helduen lasterketan ezarrita zeuden errekorrak hautsiko ote zituzten zain egon zen jendea helmugan, baina aurtengo edizioan ez da halakorik suertatu.
Gizonezkoen lehian, Alexander Oiarbidek, 2018ko eta 2019ko irabazleak, bere hirugarren garaipena lortu zuen, 59:47ko denborarekin, 2019an berak egin zituen 56 minutu eta 32 segundoetatik urrun eta probako errekorretik are urrutiago (54:10), nahiz eta ordu betetik beherako denboran helmugaratu.
Bigarren izan zen Andoni Saldias, sasoi bikainean dagoela baieztatuz, 1:00:18ko denborarekin, hirugarren Altsasuko Jabi Gasanz (1:00:58), laugarren Iosu Elola (Bidania) eta bosgarren iazko irabazlea, Asier Estarriaga (Etxarri-Aranatz).
Emakumezkoetan, Irati Zubizarreta beasaindarra (1:12:54) izan zen sailkatutako bederatzi emakumeetatik lehena, iaz Oihana Kortazarrek ezarritako errekorretik urruti ere (1:04:52). Bigarren Eneritz Iraola (Bidania) izan zen, hirugarren Janire Agirre etxekoa eta laugarren Elena Beristian (Zarautz), lehen W40 beteranoa.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 ALEXANDER OIARBIDE ORDIZIA 0:59:47
2 ANDONI SALDIAS MIGUEL TOLOSA 1:00:18
3 JABI GASANZ ALTSASU 1:00:58
4 IOSU ELOLA AZURMENDI BIDANIA 1:01:27
5 ASIER ESTARRIAGA NAVARRO ETXARRI-ARANATZ 1:01:38
Emakumezkoak
1 IRATI ZUBIZARRETA ARMENDARIZ BEASAIN 1:12:54
2 ENERITZ IRAOLA ESKISABEL BIDANIA 1:18:05
3 JANIRE AGIRRE ARANBURU ATAUN 1:18:51
4 ELENA BERISTAIN ARTETXE ZARAUTZ 1:20:23
5 MAIALEN SUKIA ARRUABARRENA ATAUN 1:35:54
0 Comments