Argazkia: @atletismoFNAF
Aritz Goñi Villar nafarrak Euskal Herriko errekorra hautsi zuen Zizurren, 60 metro hesidunetan proban.
Nafarroako atletismoaren promesa nagusietako bat da Goñi, eta hori baieztatzeko hasiera bikaina eman dio pista estaliko denboraldiari, izan ere, pasa den ostiral arratsaldean, Zizurreko Patxi Morentin moduluan, 16 urtez azpiko 60 metro hesidunetako errekorra ondu zuen.
Goñik, Valdizarbe-GANA taldeko atletak, marka 8.08an utzi zuen, Nafarroako Atletismo Federazioak antolatutako kontrol-proban, estalitako moduluan. Dagoeneko, duela bi aste Donostian, marka bikaina erdietsitakoa zen Goñi, Donostian, 8.29ko denbora egin eta gero.
Azpimarratu beharrekoa da, pasa den martxoaren 26an Euskal Herriko 16 urte arteko errekorra ezarri zuela Goñik pista estaliko luzera jauzian, 7.03 markarekin. Marka hori, Sabadellen burutu ziren pista estaliko Espainiako txapelketan lortu zuen.
SAILKAPENA
1 Aritz Goñi Villar GANNA 9/2/200 78.08
2 Alejandro Beroiz Izco EDENA 29/2/200 89.32
0 Comments