Argazkia: Swim Camp Getxo
Swim Camp Getxok hiru errekor hautsi ditu, bat Europakoa eta bi mundu mailakoak, Castelló de la Planan (Valentzia) egindako Espainiako Igeriketa Master Txapelketan. Lehiaketa otsailaren 16tik 19ra lehiatu zen, eta orotara 1.600 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Errekorrez gainera, getxoztarrek hainbat domina ere irabazi zituzten, txapelketako protagonista nagusiak izanik.
Joan den ostiralean, hilak 17, Mikel Bildosolak gainmarken bidea ireki zuen, eta txapelketan estreinatu zenean, Europako errekor berria ezarri zuen 100 metro libreetan, 40-44 urte bitarteko kategorian, 49:70eko denborarekin, eta 50 segundotik jaitsi zen lehen europarra izan zen.
Hurrengo egunean iritsiko zen txapelketaren egun handia, non Mikelek berak munduko errekorra hautsi zuen 50 libreetan 22:60ko markarekin. Baina ez zen hor gelditu, eta jardunaldiko azken proban, 4×50 libreen erreleboko lehen postan, munduko errekorra ondu zuen 22:54ko markarekin, eta Mikel Deba, Edorta de Miguel eta Iñaki Bildosola anaiarekin batera Munduko Errekor berria ezarri zuten 1:32″77-ko denborarekin.
Azken jardunaldian berriz, Edorta de Miguelek 50 metro libreetako Estatu mailako errekorra berdindu zuen 45-49 urteko kategorian, 24.30-ko marka eginez. Txapelketa bukatzeko, getxoztarrek Espainiako errekor estatal berria lortu zuten 4×50 estiloko erreleboan: Edorta de Miguelek, bizkarrean; Mikel Bildosolak, brazan; Mikel Debak, tximeletan; eta Iñaki Bildosolak, arragoan.
0 Comments