Aurtengo Itzulia apirilaren 3tik 8ra bitartean lehiatuko da

2023.03.20 | EHKM, Errekorrak, Markak, Txirrindularitza

Lan zaila izango du lasterketa lau aldiz irabazteko errekorra berdindu nahi duenak, Jose Antonio Gonzalez Linaresek eta Alberto Contadorrek egin bezala

Argazkia: itzulia.eus

 

Apirilaren 3tik 8ra bitartean, bizikleta gainean ikusiko ditugu egungo txirrindulari onenak, Itzuliaren aurtengo edizioan lehiatzen.

Basque Country Itzuliaren 62. edizioa 992,5 kilometroan barrena ibiliko da. Aurreko edizioetan baino kilometro gehiago dira, aurtengoan erlojupeko etaparik ez dela izango konpentsatzeko.

Ibilbideak Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatuko ditu, ordena horretan, harik eta aurtengo azken helmugara iritsi arte; hau da, Eibarrera.

Txirrindulariek gogotik eman beharko diete pedalei 26 mendate puntuagarri igotzeko: lehenengo mailako hiru, bigarren mailako zazpi, eta hirugarren mailako hamasei.

Honakoan ere ez du izango batere lan samurra 2022ko Itzulia irabazi zuen Daniel Felipe Martínez bikainaren tokia hartu nahi duenak. Eta are lan zailagoa izango du Itzulia lau aldiz irabazteko errekorra berdindu nahi duenak, Jose Antonio Gonzalez Linaresek eta Alberto Contadorrek egin bezala.

2023ko Itzulian parte hartuko duten taldeak

Talde hauek hartuko dute parte 2023ko Itzulian:

ACT-AG2R CITROEN TEAM

ADC-ALPECIN-DECEUNINCK

ARK-TEAM ARKEA – SAMSIC

AST-ASTANA QAZAQSTAN TEAM

BOH-BORA – HANSGROHE

COF-COFIDIS

DSM-TEAM DSM

EFE-EF EDUCATION – EASYPOST

GFC-GROUPAMA – FDJ

ICW-INTERMARCHÉ – CIRCUS – WANTY

IGD-INEOS GRENADIERS

JAY – TEAM JAYCO ALULA

MOV-MOVISTAR TEAM

SOQ-SOUDAL QUICK STEP

TBV – BAHRAIN VICTORIOUS

TFS-TREK SEGAFREDO

TJV-JUMBO-VISMA

UAD-UAE TEAM EMIRATES

BBH-BURGOS-BH

CJR-CAJA RURAL-SEGUROSRGA

EKP-EQUIPO KERN PHARMA

EUS-EUSKALTEL-EUSKADI

2023ko Itzuliaren etapak

  1. etapa (apirilak 3, astelehena): Gasteiz – Bastida. Opakua mendatea igo eta azken esprinta Bastidan egingo dute, 165,40 kilometroko ibilbidea burutzeko.
  2. etapa (apirilak 4, asteartea): Viana – Leitza. Aurtengo Itzuliko etaparik luzeena da, eta 193,80 kilometroko ibilbidea du.
  3. etapa (apirilak 5, asteazkena): Errenteria – Villabona-Amasa. Gipuzkoako kostaldean zehar ibiliko den 153,90 kilometroko etapa hau Hikan amaituko da.
  4. etapa (apirilak 6, osteguna): Santurtzi – Santurtzi. 175,70 kilometroko etapa, Enkarterri aldeko aldapetan gora eta behera ibiliko dena.
  5. etapa (apirilak 7, ostirala): Amorebieta-Etxano – Amorebieta-Etxano. Mendate nabarmenik gabeko etapa da, baina ibilbide luzea du, 165,90 kilometro, hain zuzen ere.
  6. etapa (apirilak 8, larunbata): Eibar – Eibar. Azken etapak zazpi mendate puntuagarri ditu eta 3.600 metro baino gehiagoko desnibela, 137,80 kilometroan. Hantxe erabakiko da nor igoko den 2023ko Itzuliaren podiumera.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!