Argazkia: Anttine Kultur eta Kirol Elkartea
Aurreko larunbatean, martxoak 11, Anttine Trail – Krono Igoera estreinatu zen Asteasun, Anttine Kultur eta Kirol elkarteak antolatuta eta Asteasuko Udalak lagunduta.
Goizeko hamarretan abiatu ziren 80 parte hartzaileak eta azkenean Ane Iturria eta Hassan Aitchaou izan ziren azkarrenak. Ane Iturriak 33 minutu eta 16 segundutan helmugaratu zen eta Hassan Aitchaouk berriz, 25 minutu eta 14 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko, bi lasterkari hauek direlarik probaren lehenengo markak ezarri dituztenak.
I. Anttine Traila, Iturriotzetik Herniorako kronoigoera da, lau kilometrokoa eta 482 metroko desnibel positiboa duena, Iturriotz baserriko aparkalekutik atera eta Hernio mendiaren gailurrean amaitzen dena.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 HASSAN AITCHAOU AITCHAOU VILLABONA 00:25:14
2 AXIER ARTOLA ORMAZABAL UGARTE 00:25:32
3 JOKIN TOLOSA ZABALA ANOETA 00:26:20
4 ENEKO GARIN ARRASTOA VILLABONA 00:27:38
5 LANDER AIZPURU GARMENDIA ZIZURKIL 00:27:56
6 XABAT PAGOLA BALERDI ZIKUÑAGA 00:27:57
7 HODEI LUJANBIO APEZETXEA URUMEA 00:28:10
8 MIKEL USANDIZAGA ZUBIAURRE OLASKOEGIA 00:28:11
9 OIER ETXEBERRIA ZUBIMENDI LOIOLA 00:28:15
10 IKER ECEIZA URCOLA USABAL 00:28:29
Emakumezkoak
1 ANE ITURRIA ALZATE GOIATZ 00:33:16
2 IRENE ITURRIA ALZATE GOIATZ 00:34:02
3 AINHOA USANDIZAGA ZUBIAURRE OLASKOEGIA 00:34:12
4 MARINA ARSUAGA ARAMBARRI USABAL 00:37:17
5 ISABEL DUMALL PUERTOLAS ZIZURKIL 00:38:31
6 MAIALEN MANZISIDOR ALDALUR OLASKOEGIA 00:39:05
7 MAIALEN SEGUROLA ZIZURKIL 00:39:26
8 AINHOA MENDIA VILLABONA 00:39:38
9 NAGORE ZABALA LULUAGA ZIZURKIL 00:39:53
10 IZARNE MAYOZ MUJIKA ZIZURKIL 00:40:31
I. ANTTINE TRAILA
Data: 2023/03/11 – Ordua: 10.00 – Lekua: Asteasu (Iturriotz)
Iturriotzeko parkingetik hasita, Hernioko gurutzera burutzen den igoera kronometratua (4km eta +482)
Irteera ez dago Asteasun bertan, Iturriotz baserrian baizik
Gehienez 80 parte hartzaile.
Inskripzioa: 10€
16 urtetik aurrerako korrikalariak bakarrik
0 Comments