Borja Zubizarretak Leharrai mendi lasterketa irabazi eta errekorra ezarri du

2023.03.28 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Erakustaldia eman zuen azkoitiarrak 1:55:43ko marka eginda, zazpi minutu eta 22 segundo jaitsi zuelarik orain arteko denborarik onena

Argazkia: leharrei.eus

 

Gabirian jokatutako VI. Leharrei mendi lasterketa irabazi zuen pasa den larunbatean Borja Zubizarreta kirolari azkoitiarrak. Domusa Teknik Teameko kideak 24 kilometroko proba irabazi ez ezik, zazpi minutu eta 22 segundo jaitsi zuen orain arteko denborarik onena. Erakustaldia eman zuen, beraz, Zubizarretak, helmuga zapaldu zuelarik 1:55:43ko marka eginda.

Haren ostean sailkatu ziren Iñigo Uribetxeberria legazpiarra (Zubizarretak baino 7 minutu eta 22 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko), eta Joseba Eskudero idiazabaldarra 2:06:18ko denborarekin, hurrenez hurren.

Lasterketaz gain, probaren azken kilometroko Learregi aldapako Ternua sari berezia ere eskuratu zuen Zubizarretak, izan ere, 5 minutu eta 33 segundo behar izan zituen korrikalariak malda hori igotzeko.

Emakumezkoetan, Irati Larrañaga usurbildarrak lortu zuen garaipena 2:33:39ko denborarekin helmugaratu ostean. Laura Sanz deierriarra ia 5 minutura heldu zen bigarren postua eskuratuz eta Maria Ezpeleta beasaindarra hirugarren izan zen 2:48:20-ko denborarekin.

15 km-ko lasterketan aldiz, irabazlea Jokin Tolosa anoetarra izan zen 1:12:04-ko denborarekin, atzetik Asier Artola amezketarra eta Eukeni Goikoetxea altsasuarra helmugaratu zirelarik. Emakumezkoetan, Lara Estebanez legazpiarra izan zen azkarrena (1:27:34), Maider Unanue lazkaotarra eta Miren Bastida azpeitiarraren aurretik.

Lasterketa luzean 114 korrikalari aritu ziren eta laburrean bestalde 96. Bi lasterketen artean soilik 5 korrikalarik utzi behar izan zuten proba.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 ZUBIZARRETA URIA, BORJA 1:55:43  AZKOITIA

2 URIBEETXEBARRIA AGIRRE, IÑIGO 2:03:05 LEGAZPI

3 ESKUDERO PEREZ, IOSEBA 2:06:18  IDIAZABAL

4 AZKOITI TANCO, MIKEL 2:07:25  OTXAGABIA

5 IMAZ ARANGUREN, JOSU 2:09:09  AZPEITIA

6 VEGAS, JON 2:10:56  ELGEA

7 URIBETXEBERRIA AGIRRE, JOKIN  2:11:38  LEGAZPI

8 ELOLA AZURMENDI, IOSU 2:11:50 AGERRE AZPIA

9 49 BEREZIARTU, BEÑAT  2:12:51 LAZKAO

10 ALDALUR ELORRIAGA, BEÑAT  2:13:03  AZPEITIA

Emakumezkoak

1 IRATI, LARRAÑAGA MATXAIN  2:33:39  USURBIL

2 SANZ, LAURA  2:48:20  ARANDIGOYEN DE YERRI

3 MARIA, EZPELETA  2:49:32  BEASAIN

4 ENNIS, ELEANOR  2:52:30   ZUMAIA

5 LUQUIN DOMINGUEZ, AMAIA  2:56:59  IRUN

6 NAVAS BULDAIN, YASHIRA  2:57:18  ARESO

7 EGIGUREN AGIRRE, AINHOA  2:57:21  IRURA

8 LATABURU ORTIZ, NOELIA  3:05:43  IRURA

9 OIARTZABAL ETXABE, ENERITZ  3:07:59  AZPEITIA

10 GARMENDIA SALINAS, NAROA  3:09:39  ZEGAMA

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!