Maiatzaren 7an lehiatuko da Izazpiko Igoeraren zazpigarren edizioa

2023.04.22 | EHKM, Errekorrak, Mendi lasterketak

Antolakuntzatik jakitera eman dutenez, errekor berria erdiesten duenarentzat 500 euroko saria egongo da. 1982an Juan Mari Garinek ezarritako errekorra ez du oraindik inor hobetzerik lortu

Argazkia: ezkio.eus

 

Urtero bezala, Ezkioko San Migel jaien baitan —maiatzaren 5etik 8ra izango dira— jokatuko da aurten ere Izazpiko Igoera proba. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da eta maiatzaren 7rako antolatu dute, 11:00etan hasita.

Dagoeneko izena emateko epea irekita dago herrikrosa.eus web gunean. Proba ohikoa izango da, 6,3 kilometro luzeko ibilbidea izango da, Ezkiotik Izazpiko gainera artekoa eta buelta. Iaz, Oier Elorza azkoitiarra eta Igone Campos zumarragarra izan ziren probaren irabazleak. Lehenak 34 minututan osatu zuen 6,3 kilometroko ibilbidea, eta bigarrenak, berriz, 42 minutu eta 57 segundo behar izan zituen.

Antolakuntzatik jakitera eman dutenez, errekor berria erdiesten duenarentzat 500 euroko saria egongo da. 1982.ean Pello Garin zizurkildarrak ezarri zuen errekorra, 31 minutu eta 26 segundo behar izan zituelarik Ezkioko ostatuaren paretik irten, Izazpiko gainera igo, eta hasierako gunera itzultzeko. Urteetan izan dira marka hori gainditzeko saiakerak, baina inork ez du lortu. Aritz Egea gertu izan zen 2017an, baina hemezortzi segundo falta izan zitzaizkion.

Aspaldiko apostu baten ondorio jaio zen Izazpiko Igoera mendi lasterketa, 1978.urtean Jose Antonio Aranzadi ezkiotarrak eta Joxe Aierbe ataundarrak erronka burutu zutenean. Zazpi urtetan herriko jai egitarauaren ekintzen artean kokatu eta 1985ra arte lasterketa burutu izan zen San Migeletan.

Urte horietan guztietan lorturiko denborarik onena 1982.ean Pello Garin zizurkildarrak egindakoa izan zen, 31 minutu eta 26 segundo behar izan zituelarik Ezkioko ostatuaren paretik irten, Izazpiko gainera igo, eta hasierako gunera itzultzeko.

Garindarren geneetan daude lasterka egiteko dohainak eta hala frogatzen dute Peio eta Juan Mari anaiek 1980ko eta 1990eko hamarkadetan lortutako hamaika garaipenek eta errekorrek. Esaterako, oraindik indarrean daude Juan Mari Garinek 1993an Larraiztik Txindokirako bidean egindako 33 minutu eta 33 segundoko marka eta Azpeitiko zezen plazan hamar kilometro egiteko behar izan zituen 31 minutu eta hemezortzi segundoak.

Lasterketa 2016an berreskuratu zen eta ordutik San Migeletako jai batzordekoek parte hartzaileei luzatu dieten erronka izan da errekor historiko hori haustea.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!