Errekorrak ondu dituzte Txindokiko Kilometro Bertikalean

2023.05.8 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Errekorrak haustea lortu dituzte bigarren edizio honetako garaileek, non guztira 194 parte hartzaile izan diren: horietatik 47 emakumezkoak, iaz baino 20 gehiago

Argazkia: /txindokikokb.com/eu/

 

Pasa den igandean, Txindokiko kilometro bertikala egin zen Larraitzen (Abaltzisketa), lasterketa bertikalen Euskadiko txapelketa izan zena ere. Irteera 10:00etan eman zen Larraiztik, aurten Txindokiko KBak ibilbide berria izan duelarik. Jatorrizko ibilbidean bezala, korrikalariak Larraiztik abiatu ziren, baina lehendabizi Gaintzako bidegurutzera joan ziren irteera neutralizatuan. Puntu honetan hasi zen kronometroa martxan eta korrikalariek 3,6 km eta 980m+ egin behar izan zituzten gailurreraino. Bidean Oria iturritik igaro ziren (kontrol puntua) eta handik tximista esaten dioten bidean gora igo ziren.

Iñaki Maiorak Ordizitik Txindokirako errekorra egiteko hartu zuen bideari eutsi nahi izan diote antolatzaileek, ibilbide horrek duelako bertikal kutsu eta gogortasun handiena. 2022ko Txindokiko Kilometro Bertikaleko edizioan gizonezkoen errekorra ondu zen eta emakumezkoen marka berria jarri zen: Oihana Kortazarrek 44:05 behar izan zuen gailurra jotzeko, eta Asier Larruzeak 35:59.

Aurten berriz, Ïu Net eta Naiara Irigoien izan dira azkarrenak aurtengo Txindokiko Kilometro Bertikalean. Sekulako maila izan da aurtengo edizioan ere eta erronka ikaragarria jarri dute bi buruek, errekor berriak ezarrita.

Iaz Asier Larruzeak ezarritako 35 minutu eta 59 segunduko marka hautsi du Ïu Net korrikalari kataluiniarrak, ibilbidea 34 minutu eta 22 segunduan osatuz, ondorengo denbora onenak Arnau Arandaescamilla katalanak (00:35:10) eta Jose Antonio Bellido alpedretarrak (00:35:20) egin zituztelarik.

Emakumezkoen lehian, Naiara Irigoien nafarrak ere errekorra ezarri du, 40minutu eta 20 segundutan eginez lasterketa. Silvia Lara jaendarrak egin zuen bigarren denbora onena (00:43:06) eta Veronica Sanchez salamancarra izan zen hirugarren (00:45:25).

Euskadiko Txapelketari dagokionean, EAEko lehen korrikalariak Iñigo Alzola Gordoa arrasatearra eta Maite Zabaleta aretxabaletarra izan dira.

SAILKAPENA

Orokorra:

Gizonezkoak:

Ïu Net Puig

Jan Castillo Paredes

Alain Santamaria Blanco

Emakumezkoak:

Naiara Irigoien Indabe

Gabriela Lasalle Gratacós

Silvia Lara Dieguez

Seniorrak:

Gizonezkoak:

Alain Santamaria Blanco

Arnau Aranda Escamilla

Jose Antonio Bellido Puebla

Emakumezkoak:

Naiara Irigoyen Indave

Silvia Lara Dieguez

Verónica Sanchez Romero

Juniorrak:

Gizonezkoak:

Ïu Net Puig

Jan Castillo Paredes

Jan Torrella Oller

Emakumezkoak:

Carrodilla Cabestre Shaún

Martina Gonfaussellés

Irene Iturria Alzate

Jubenilak:

Gizonezkoak:

Martí Costa Illa

Luís Puigvert Palacions

Urko Lozano Etxaniz

Emakumezkoak:

Gabriela Lasalle Gratacós

Aitana Ferrando Muñoz

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!