Argazkia: Scorpio
Ohorezko Mailako gizonezkoen kluben arteko txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Zaragozan, non Markel Fernandez Soto bizkaitarrak (Sopela, 2003), Alcampo Scorpio 71 taldea ordezkatuz, Euskal Herriko bere marka absolutua hautsi zuen 400 metroko proban, eta bidenabar 23 urtez azpikoa, 46.19ko denbora eginda.
Markel Fernandez 400 metroetan bere mugak zabaltzen jarraitzeko prest dago eta iragan larunbatean Euskal Herriko 400 metroko errekor berria ezarri zuen, 46,19ko markarekin, aurreko denboralditik zeukan denbora bi ehunenetan jaitsita. Horrela, Nadia Castelok Faduran entrenatutako Scorpio taldeko esprinterrak baditu distantziaren euskal gainmarkak, bai pista estalian, bai aire zabalean.
20 urterekin, bere bilakaerak aurrera jarraitzen du. Aurreko denboraldia Euskal Herriko errekor batekin itxi zuen, 46.21 markarekin, eta horrek Caliko 20 urtez azpiko Munduko Txapelketara joateko balio izan zion. Iazko uztailaren 17an egin zuen Markelek 46.21ko denbora, aurretik Juan Jose Pradoren eskuetan zegoen errekorra hautsiz. Pradok (1956), 1985. urteko uztailaren 13an lortu zuen errekorra Fuenlabradan, 46.55ko denborarekin
Negu honetan 47 segundoko muga hautsi zuen eta pista estaliko Europako Txapelketarako txartela irabazi zuen, 4x400ko erreleboan. Eta aire zabaleko denboraldi hasiera honetan, Markel Fernandezek 46 segundoko langa jomugan duela erakutsi du, 46.19ko marka bikaina erdietsiz.
SAILKAPENA
- Markel FERNANDEZ (2003ko otsailaren 6a) 46.19
- Ibai SERRANO (2002ko uztailaren 17a) 47.21
- Alberto MUÑOZ ALONSO (1988ko abuztuaren 29a) 48.41
- Pol BELINCHON (1999ko apirilaren 19a) 48.63
- Deliber RODRIGUEZ (1993ko martxoaren 25a) 48.89
- Roger PONS (2003ko otsailaren 13a) 49.19
- Sergio DIAZ DEL CAMPO (1997ko azaroaren 4a) 49.24
- Fabian Andres OPANCE PIZARRO (1994ko apirilaren 10a) 51.20
0 Comments