Iñigo Maciasek irabazi du Elomendiko maratoi erdia lasterketa, errekor berria ezarrita

2023.05.15 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Hamalaugarren edizio honetan, Iñigo Macias irabazleak (1:47:29) eta Ion Sola bigarren sailkatuak (1:47:57) probaren marka historikoa hautsi zuten: 1:48:12

Argazkia: xtremehigamonreal.com

 

Pasa den maiatzaren 7an 14. Extreme Higa de Monreal mendi lasterketa jokatu zen Elomendin, aldi berean Bakarkako Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketa izan zena. 125 korrikalarik hartu zuten irteera maratoi erdiko distantzia zuen proba osatzeko (21 km), eta horretaz gain 12 km eta 5 kilometroko probak ere jokatu ziren. Hiru probak kontuan hartuta, 311 korrikalari lehiatu ziren.

Maratoi erdian denbora ikusgarriak egin ziren. Horren isla, Iñigo Macia txapeldunak (1:47:29) eta Ion Sola bigarrenak (1:47:57) aurreko errekorra apurtu zuten, 1:48:12-koa. Bi korrikalariek lehia oso estua izan zuten.

SAILKAPENA

  1. Iñigo Macias Cipriain 1:47:29
  2. Ion Sola Torralba 1:47:57
  3. Imanol Kañamares Mugerza 1:51:37
  4. Javier Aranguren Santamarta 1:53:48
  5. Ruben Adan Martinez 1:54:23
  6. Koldo Hualde Larumbe 1:55:28
  7. Mikel Azkoiti Tanco 1:57:20
  8. Joseba Erro Eziolaza 1:57:34

Emakumezkoen lehian, Maddalen Jimenez nafarrak hasieratik erritmo bizia jarri zuen eta arazorik gabe irabazi zuen proba (2:17:08). Bigarren Oihana Arratibel gipuzkoarra sailkatu zen (2:22:25) eta hirugarren Olatz Azazeta Pelaez altsasuarra (2:24:31).

SAILKAPENA

  1. Maddalen Jimenez Andres 2:17:08
  2. Oihana Arratibel Elizegi 2:22:25
  3. Olatz Azazeta Pelaez 2:24:31
  4. Ane Elzaurdia Mentaberri 2:25:52
  5. Laura Sanz Garaialde 2:30:10
  6. Izaskun Bereau Urroz 2:36:44
  7. Maider Azpilikueta Unsuain 2:37:16
  8. Itsaso Jimenez Galar 2:39:21

12 kilometroko proban Alvaro Yaniz (54:59) eta Elisa Gonzalez (1:04:34) izan ziren irabazleak, eta 5 kilometrokoan kadeteetan Javier Larrea (27:21) eta Lide Etxarri (31:30 gailendu ziren eta haurren mailan Aratz Pardo (26:26) eta Alaitz Eraso (34:32).

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!