Argazkia: fvaeaf.org
Joan den asteburuan, Valladoliden, Proba Konbinatuetako 23 urtez azpiko, 20 urtez azpiko, 18 urtez azpiko, 16 urtez azpiko zein maila absolutoko Estatu mailako Txapelketa egin zen, non Itsaso Madariaga donostiarrak (2007-01-24) bere bilakaera disdiratsuarekin jarraitu zuen.
Guztira 9 aurkariren aurka aritu zen Madariaga eta hala ere larunbatean lehiaturiko 7 probak irabazi zituen, 4tan marka pertsonala eginez eta, 5245 punturekin, 2017ko ekainaren 25etik Nora Tobarrek zuen 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra apurtuz (4701 puntu) .
Realeko atletak Nora Tobarrek orduko hartan egindako marka guztiak hobetzea lortu zuen gainera:
ITSASO MADARIAGA, Valladolid 23/05/13: 5245 puntu
Ehun metro hesidunak 14.07 968 puntu
Altuera 1.66 806 puntu
Pisua 11.64 637 puntu
200 metroak 24.98 889 puntu
Luzera 5.33 651 puntu
Xabalina 34.15 555 puntu
800 metroak 2:26.37 739 puntu
NORA TOBAR, Getafe 17/6/25: 4701 puntu
Ehun metro hesidunak 15.42
Altuera 1.63
Pisua 11.48
200 metroak 27.24
Luzera 5.30
Xabalina 33.57
800 metroak 2:34:55
0 Comments