Asier Añorgak bere kategoriako pertika errekorra hautsi du berriro

2023.05.24 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria

2006ko otsailaren 3an jaiotako donostiarrak 4.91ko jauzia egin zuen pasa den larunbatean, hartara 18 urtez azpiko Euskal Herriko pertika errekorra hautsi zuelarik, pista estalian.

Argazkia: G.A.F.

 

Pasa den larunbatean, hilak 20, Sant Cugat del Valleseko Errendimendu Handiko Zentroan, jauzi bertikalen kontrol-proba batean parte hartu zuen gonbidapen bidez Asier Añorga Fernandez donostiarrak (2006ko otsailaren 3an jaioa), non 4.91ko jauzia eginda, 18 urtez azpiko Euskal Herriko pertika errekorra hautsi zuen, pista estalian.

Luis Aranzabal entrenatzailearen aginduetara aritzen den atletak 4.56ko langa gainditu zuen lehenengo saiakeran eta berdina egin zuen 4.76koarekin. Jarraian 4.91rako jauzia saiatu zuen eta hirugarren saiakeran erdietsi zuen errekorra. Azkenik, 5.01rako beste hiru saiakera ere egin zituen baina baliogabeak izan ziren.

Errekorraren jauzia ikusteko sakatu HEMEN:

SAILKAPENA

1 Alex Teruel Sanchez (2003/02/08) Atletismo Numantino  5.21

2 Oriol Almirall Soler (2000/12/11) AA Catalunya  5.11

3 Aleix Pi Portet (1996/01/27) FC Barcelona  5.11

4 Ricard Clemente Marti (1994/01/24) Avinent Manresa  5.01

5 Adria Ripolles Arco (2006/02/12) UA Montsià  4.91

5 Marti Serra Prat (2005/04/29) Avinent Manresa  4.91

7 Asier Añorga Fernandez (2006/02/03) Real Sociedad  4.91

8 Victor Leon Benitez (2004/08/22) CA Granollers  4.76

9 Theo Ruiz Jover (2001/10/21) Aldahra Lleida UA  4.56

Joan den martxoaren 11n, Salamancan, Añorgak jada 4.81ko jauzia egin zuen, Pista estaliko 18 urtez azpiko Estatu mailako atletismo txapelketan, zeinean brontzezko domina eskuratzeaz aparte, bere kategoriako Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen.

Orduko hartan, 4.91korako hiru saiakera ere egin zituen baina ezin izan zuen langa gainditu. Hala ere, iragan asteburuan berretsi zuen bilakaera ikusita, laster ikusiko dugu 5 metrotik gorako jauzia egiten.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!