Xabi Maciasek errekor berria ezarri du Ergara Kronoigoeran

2023.06.19 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Irabazleak 20 minutu eta 38 segundoko marka egin zuen, aurretik zegoen errekorra minutu batean jaitsi zuelarik

Argazkia: utzitakoa

 

Pasa den ekainaren 3an, orotara 57 korrikalarik parte hartu zuten Irurtzungo La Guan taldeak antolaturiko Ergako Trinitatera Krono Igoeran. Sekulako giroa egon zen, eta ibilbidean zeuden ikusleek izugarri animatu zituzten korrikalariak.

Irabazleak, Xabi Maciasek, marka bikaina erdietsi zuen, 20 minutu eta 38 segundo behar izan zituelarik helmuga zapaltzeko. Gainera, denbora horrekin, lasterketako errekor berria ezarri zuen, aurrekoa minutu batean hobetuz. Bigarren Thibaut Bertrand sailkatu zen, 23:36ko denborarekin, eta hirugarren Ekhi Congil (23:53).

Emakumezkoetan Elisa Gonzalezek irabazi zuen (28:55), bigarren Ilargi Perez Oronoz izan zen (29:34) eta hirugarren Haizea Ramirez de Alda (30:05).

Trinitatera Krono Igoera

Gizonak
1. Xabi Macias 20:38
2.Thibaut Bertrand 23:36
3. Ekhi Congil  23:53
4. Imanol Irurtzun 24:15
5. Alvaro Munarriz 25:35
6. Mikel Muguiro 25:36
7. Aimar Beloki 26:25
8. Unai Razkin 26:31
9. Gaizka Angulo 26:31
10. Ander Biurrarena 26:41

Emakumeak
1. Elisa Gonzalez 28:55
2. Ilargi Perez Oronoz 29:34
3. Haizea R. De Alda 30:05
4. Angela Diaz 33:02
5. Espe Santesteban 34:52
6. Sonia Alonso 36:15
7. Nerea Balda 36:20

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!