Itsaso Madariagak 18 urte azpikoen errekorra egin du 400 metro hesidunetan proban

2023.07.1 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

16 urte besterik ez dituen donostiarrak 59.45ko denbora eginda ezarri zuen marka berria, Anoetan lehiaturiko parte-hartze libreko jardunaldian

Argazkia: G.A.F

 

Iragan ostegun arratsaldean, parte-hartze libreko jardunaldia egin zen Anoetan, bertan emakumezkoen zazpi proba eta gizonezkoen beste horrenbeste lehiatu zirelarik.

Horien artean jokatu zen 400 metro hesidunetako lasterketa, non 16 urte besterik ez dituen Itsaso Madariagak 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra ezarri zuen, 59.45ko denbora eginda. Orain arte Madariagak modalitate honetan egindako markarik onena 1:01.85ekoa zen, ekainaren 17an lorturikoa Gasteizen.

20 urtez azpikoen EAE mailako errekorra (1:00.10) ere ondu zuen Madariagak, Irune Muguruzak 2021eko uztailaren 4tik zuena, ez ordea Euskal Herrikoa, oraindik orain Maria Diez Ibarrola iruindarraren eskuetan dagoena, zeinak 59.04ko marka ezarri zuen Burlatan 1988. urteko uztailaren 2an.

Itsaso Madariaga proba konbinatuetan ederki moldatzen den atleta da eta abiadura, jauziak eta jaurtiketak menperatzen ditu, espezialitate ezberdinetan marka bikainak dituelarik, esaterako: 100 metrotan (11.97), luzeran (5.75) eta pisuan (12.19).

SAILKAPENA

1 Itsaso Madariaga Huegun  Real Sociedad  2007/01/24  59.45

2 Alazne Garrido Zapirain  Super Amara BAT  2000/10/27  1:02.50

3 Alaine Aguerralde Zubiaurre  Super Amara BAT  2007/11/21  1:02.78

4 Irune Hernandez Bueno  Barrutia A.E.  2000/07/18  1:05.02

5 Maddi Perurena Iturrioz   Tolosa C.F.  1999/12/20  1:08.95

6 Leire Viedma Telleria  Tolosa C.F.  2004/06/18  1:10.99

7 Edurne Ibarbia Estanga  Tolosa C.F.  2007/04/20  1:12.17

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!