Argazkia: DKT
Pasa den ekainaren 23tik 25era Chapinen (Jerez de la Frontera) ospatu zen Estatu mailako Aire Zabaleko Master Txapelketa, non Nuria Etxegaraik eta Vanessa Pachak errekor berriak ezarri zituzten, bakoitzak bere kategorian.
Ostiralean, hilak 23, goizeko 9tan lehiatu zen 2000 metro oztopodunetako finala, F50 kategorian. Bertan, Nuria Etxegarai Carbajok urrezko domina eskuratu zuen 7:53.69ko denbora eginda, erregistro horrekin Euskal Herriko errekor berria ezarri zuelarik, bide batez Estatu mailako markarik onena ere erdietsi zuelarik. Hortaz aparte, Durango Kirol Taldeko atletak zilarrezko domina bat ere eskuratu zuen 1.500 metrotan (5:16.69) eta brontzezko beste bat 800 metrotan (2:36.68).
1973. urteko maiatzaren 28an jaiotako atletak, dagoeneko ekainaren hasieran ezarri zuen Euskal Herriko errekorra 2.000 metrotako oztopo proban (50 urtetik gorako kategorian), 7.55.6ko marka berria eginda, hain justu orain gainditu berri duena.
SAILKAPENA
1 Nuria Etxegarai Carbajo 1973/5/28 Durango Kirol Taldea 7:53.69
2 Carmen España Manzano 1970/3/9 JA Sabadell 8:16.10
3 Isabel Espel Jurado 1970/6/8 At. Badajoz 8:26.26
Bestalde, Hiru Herri taldeko Vanessa Pacha Urteagak ere Euskal Herriko errekorra ondu zuen 2000 metro oztopodunetan, baina F40 kategorian. 1982ko otsailaren 9an Iraizozen jaiotako atletak urrezko domina irabazi zuen, 7:02.26ko markarekin, eta Estatu mailako bere kategoriako erregistrorik onena ere ezarri zuen.
0 Comments