Argazkia: txirritamendilasterketa.eus
Mendi lasterketa berri bat estreinatu zen iragan asteburuan, Txirrita Mendi Lasterketa, Altza auzoaren inguruko mendiak zeharkatzen dituena. San Martzial elizan hasi eta amaitu zen proba eta hortik abiatuta, korrikalariek 16,7 kilometrotako ibilbidea osatu zuten mendian barrena, 723 metroko desnibel positiboari aurre eginda.
Guztira 161 parte hartzaile sailkatu ziren, 132 gizon eta 29 emakume, eta denetan azkarrenak Ibai Makazaga eta Erika Alvarez izan ziren, zeintzuek probaren aurreneko markak ezarri zituzten.
Gizonezkoen lehian Ibai Makazaga nagusitu zen, ordu batzuk lehenago seigarren izan zena Itziar Trail VI.ean. Bigarren postuan Josu Urrestarazu sailkatu zen, bost segundora, eta hirugarren Gaizka Lasa izan zen. Emakumezkoei dagokienez, Erika Alvarezek irabazi zuen lasterketa, Yessica Izquierdo eta Maialen Perezen aurretik.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 MAKAZAGA ARISTI, IBAI ORIO 1:15:16
2 URRESTARAZU GARCIA, JOSU IDIAZABAL 1:15:21
3 LASA BERDEGUE, GAIZKA LEGORRETA 1:17:13
4 LANDART, ASIER IRUN 1:17:36
5 UZKIANO SOLANA, ANDONI ALTZA 1:18:03
6 TXABARREN, XABI ERRENTERIA 1:18:41
7 MINTEGI DEL OLMO, UNAI IDIAZABAL 1:19:06
8 LAQUECHE SARALEGUI, PATRICK IRUN 1:21:10
9 SANCHEZ BENGOETXEA, AITOR IBARRA 1:21:34
10 IRASTORZA ALZUA, IKER PASAIA 1:24:42
Emakumezkoak
1 ALVAREZ ALDUNCIN, ERIKA ARESO 1:32:19
2 IZQUIERDO, YESSICA MADRID 1:34:32
3 PEREZ MARKOTEGI, MAIALEN DONOSTIA 1:41:08
4 AYAPE LEOZ, NEREA IRUÑA 1:44:22
5 IÑARRRA IBEAS, IZASKUN ORERETA 1:46:38
6 AMUNDARAIN, PATRICIA ZUMAIA 1:47:48
7 MENDAZONA ARANDIA, ALBA ELORRIO 1:48:58
8 MURILLO, LEIRE SAN SEBASTIÁN 1:50:06
9 DE LA FUENTE HILARIO, ARANTXI ASTIGARRAGA 1:51:22
10 LARREA JAUREGI, AINHOA BEASAIN 1:52:04
0 Comments