Axari Trailaren 10. edizioa irailaren 10ean lehiatuko da Idiazabalen

2023.09.2 | EHKM, Errekorrak, Mendi lasterketak

Aritz Egeak du Traileko denborarik hoberena, 1:58:22, 2014an lortu zuena. Emakumezkoen mailan, Maitane Aiorak jarri zuen errekorra 2015ean, 2:19:20

Argazkia: axaritrail.eus

 

2008ko urtarrilean istripu batean hil zen Mikel Garmendiaren omenaldi bezela egiten den proba honen hamargarren edizioa datorren igandean, hilak 10, lehiatuko da. Mendi lasterketetan, herri kiroletan, eta abarretan ibiltzen zen kirolari honi omenaldi gisa antolatu nahi izan da lasterketa hau, berak hain sarritan entrenatzeko erabiltzen zituen mendietan barna.

Axari Trail-Mikel Garmendia memoriala lasterketa Aralar eta Aizkorri-Aratz parke natural artean dauden Idiazabalgo mendietan barna egiten da. Honela parke natural hauen bista paregabeaz gozatzeko aukera izaten dute lasterketan parte hartzen dutenek. Beste alde batetik Idiazabal, gaztagaitik hain ezaguna den herri txikia ezagutzeko aukera izango da.

Bi ibilbide prestatu ditu antolakuntzak egun horretarako. Alde batetik luzea, 25,34 kilometrokoa, 1.543 metroko desnibel positiboarekin; eta bestetik motza, 16,06 kilometro eta 758 metroko desnibelarekin.

Lasterketa goizeko 9:30ean aterako da Idiazabalgo plazatik. Bi kontrol gune egongo dira Arteittan. Lehenengoa igarotzeko, 9. kilometroan, ordubete eta 25 minutuko denbora emango du antolakuntzak, eta bigarrenerako, 18,5 kilometroan, hiru ordu eta laurdeneko denbora izango da. Idiazabalgo plazan egongo den helmugara iristeko lau orduko epea egongo da. Ibilbidean zehar sei anoa puntu egongo dira elikagai eta edariekin, baita helmugan ere.

Axari Trail lasterketako lehen hiru sailkatuek eramango dute saria, bai gizonezkoen bai emakumezkoen mailan. Irabazleek txapela, garaikurra eta 300 euroko dirusaria lortuko dituzte, bigarren sailkatuek garaikurra eta 200 euro, eta hirugarrenek garaikurra eta 100 euro.

Lasterketako errekorra hausten duten korrikalariek ere 100 euroko sari berezia irabaziko dute. Aritz Egeak du Traileko denborarik hoberena, 1:58:22, 2014an lortu zuena. Emakumezkoen mailan, Maitane Aiorak jarri zuen 2015ean, 2:19:20.

Iaz, gizonezkoetan Ioseba Eskudero nagusitu zen, 2:20:04ko denborarekin, eta emakumezkoetan berriz, Andrea Garay izan zen garailea, 2:42:31ko denboran helmugaratuta.

2022KO SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 ESKUDERO PEREZ, IOSEBA   2:20:04

2 SERRANO CALVO, SERGIO   2:22:21 I

3 RAJADO BARBERENA, ASIER   2:22:52

4 URRESTARAZU GARCIA, JOSU   2:25:29

5 PUJANA CONDE, MIKEL   2:28:31

Emakumezkoak

1 GARAY ZARRAGA, ANDREA   2:42:31

2 ZUBILLAGA BLANCO, OIHANA   2:42:47

3 MAUD, COMBARIEU   2:43:30

4 AGIRRE ARANBURU, JANIRE   2:56:52

5 EZPELETA, MARIA   3:02:25

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!