Beunza eta Ordoñez garaile, XVII. Usurbeko igoeran

2023.09.4 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Mendi lasterketak

Beste urtebetez behintzat, indarrean mantenduko dira  Oier Ariznabarreta (2014, 20:44) zein Majida Maayoufen (2018, 25:09) errekorrak

Argazkia: Usurbeko Igoera

 

Jaia eta kirola uztartuz, aurten ere Usurbeko Igoera izan da Usurbe Mendiko festan, XVII. edizioa, zeina pasa den igandean lehiatu zen. Aurtengoan 48 parte-hartzaile izan dira, horietako 16 beasaindarrak,  azkenean iazko irabaleek garaipena errepikatu dutelarik: Maria Ordoñez eta Mikel Beunza nafarrak.

Lasterketa Beasaindik abiatu zen Artzai Enea plazatik goizeko 11:30ean, korrikalariek 446 metro igo behar izan zituztelarik 4,7 kilometrotan, hau da, % 9,5eko batez besteko aldapari aurre egin zioten.

Gizonezkoen lehian, azkarrena Mikel Beunza izan zen, Alkotztik etorria, baina ez zuen lortu ezarritako marka haustea. Hala ere, 22 minutu eta 13 segunduan amaitu zuen lasterketa. Beñat Bereziartu 4 segundu eskasera iritsi zen eta hirugarrena, Ander Iñarra, lehenengoa baino 11 segundu beranduago.

Emakumezkoen kasuan, 5 izan ziren parte hartu zuten emakumeak eta lehenengo postua Maria Ordoñezentzat izan zen, 25 minutu eta 25 segunduko denborarekin. Bigarrena, berriz, Amaia Insausti, 2 minututik gorako tartearekin Ordoñezekiko eta hirugarren postuan, berriz, Maite Beregaña sailkatu zen, 28 minutu eta 40 segunduko denborarekin.

Gauzak horrela, beste urtebetez behintzat, indarrean mantenduko dira  Oier Ariznabarreta (2014, 20:44) zein Majida Maayoufen (2018, 25:09) errekorrak.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 Maria Ordoñez  Iruñea  0:25:25

2 Amaia insausti  Olaberria  0:37:48

3 Maite Beregaña  Uharte  0:28:40

4 Ainhoa Goikoetxea  Lazkao  0:30:42

5 Mari Carmen Seijas  Azkoitia  0:34:37

Gizonezkoak

1 Mikel Beunza  Alkotz  0:22:13

2 Beñat Bereziartu  Lazkao  0:22:17

3 Ander Iñarra  Lezo  0:22:24

4 Asier Mujika  Tolosa  0:23:02

5 Manez Idiakez  Lazkao  0:23:25

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!