Argazkia: Gure Txokoa Elkartea
Pasa den larunbatean, urriaren 21ean, egin zuten Lizuniagako Igoeraren XLII. edizioa. Lasterketa 17:00etan hasi zen Iamotenean, eta 4,9 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten lehian arituriko 44 (34 gizon eta 10 emakume) partehartzaileek Eztegaratik Lizuniagako gainera arte, %6,6ko banaz besteko maldarekin.
Lizuniaga Nafarroako Bera udalerriko lursailetan kokatua dagoen mendatea da, Lapurdiko mugatik 500-600 metrora. Alde batetik Nafarroako Bera udalerria eta bestetik Lapurdiko Sara udalerria lotzen ditu. 236 metroko garaiera du. Berez, Nafarroa eta Lapurdiren arteko muga ez dago gain honetan, Beratik Sarako norantzan gain honetara igo eta jeitsierako bihurgunea igaro ondoren basogune batean seinalez adierazita dago, Lizuniagako mendatetik 500-600 metro ingurura.
Emakumezkoen kategorian Maria Ordoñez izan zen irabazlea 20.23ko denbora eginda, bigarren Cristina Arbues (iazko irabazlea) izan zen 23.38ko denborarekin eta hirugarren Ana Paula Tamayo de Souza 25.36ko denborarekin.
Gizonezkoen kategorian, aldiz, iaz bigarren sailkaturiko Aritz Garin izan zen irabazlea. Garinek 17.45 minutu behar izan zituen 4.9 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bigarren Tristan Janmart izan zen 18.04ko denbora eginda eta hirugarren Gwendal Larque herritarra 18.05eko denborarekin.
Hala ere, errekorra haustetik urruti ibili ziren bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen kategorian:
Gizonezkoen kategorian errekorra Chakib Lagcharrek ezarri zuen 2019an 15.55ko denbora eginda. Emakumeen kasuan aldiz, 2021ean ezarri zuen Majida Maayoufek 18.30eko denborarekin.
Gizonekoen probako errekorra Peio Garinen esku egon zen 25 urtez, 1982. urtean ezarritako 16.13ko denborarekin. Inor ez zen gai izan hura gainditzeko, harik eta 2008an Huarten bizi zen Abdelfettah Louajari marokoarrak 16.01ean utzi zuen arte. Geroago, esan bezala, Lagcharrek 15.55ko marka ezarri zuen 2019an, orainarte irauten duena.
Emakumezkoetan Maika Ariztegi ittundarraren eskutan egon zen errekorra, 1995ean egindako 20 minutu eta 18 segundoko denborarekin, Mari Martirena baino segundo bat gutxiago (1988 urtean). 2021ean ezarri zuen Majida Maayoufek indarrean dagoen marka, 18.30eko denborarekin
SAILKAPENA
Emakumezkoak
1 Maria Ordoñez 0:20:23
2 Cristina Arbues 0:23:38
3 Ana Paula Tamayo 0:25:36
4 Jone Olaetxea 0:26:05
5 Ana Silbeira 0:26:19
6 Teresa Igoa 0:26:52
Gizonezkoak
1 Aritz Garin 0:17:45
2 Tristan Janmart 0:18:04
3 Gwendal Larque 0:18:05
4 Yelko Pardiñas 0:18:43
5 Javier Delgado 0:19:31
6 Jean Delcasse 0:19:31
0 Comments