Argazkia: egursport.com
Lau urteren ondoren, datorren larunbatean jokatuko da Albitzuri Haundi txapelketa, Amezketa herrian izen bereko 166 kiloko harri irregularrarekin lehiatzen den harri-jasotze proba, non aurten zazpi harri-jasotzaile arituko diren lehian, 17:30etik aurrera: Beñat Telleria IV.a, Gorka Etxeberria, Xabier Aranburu ‘Guzta’, Aimar Galarraga, Paulo Azpiazu, Imanol Royo ‘Lartain’ eta Gari Garmendia.
Harri baldarra lehenengo aldiz jaso zuena Jose Mari Zuriarrain izan zen 1875 urtean. Hainbat urtetan ezin izan zuen inork altxa, harik eta 1947 urtean Azpeitiako Santos Iriarte “Errekartetxo”-k berriz ere altxatu zuen arte. Urte berean aurrez Euskal Herriko “hamar indartsuak” saiatu ziren urriaren 19an harria altxatzen eta inork lortu ez zuen arren 4.000 ikusle inguru bildu ziren Amezketan. Hurrengo urtean Urtainek (aitak) lau aldiz altxatu zuen eta 1951 urtean marka hautsi zen, Luis Atxega oriotarrak 11 jasoaldi eman zizkiolarik.
1977an ordea, Perurenak hautsi zuen marka bi altxaldi gehiago emanda. Hurrengo urtean, 78an bat gutxiagorekin irabazi zuen leitzarrak. Jaialdia berriro antolatu zenean, 1990an, Iñaki Otaegi ‘Gibitegik’ jantzi zuen txapela, hamaika jasoaldirekin baita ere. Baina orain arte indarrean mantentzen den txapelketako errekorra, 1996 urtean jarri zuen Goenatxo II.ak, 15 jasoaldirekin.
Hemen Albitzuri Haundi harriarekin jokatu diren aldiak:
0 Comments