Aitor Mimenzak errekor berria jarri du Zestoako Herri Krosaren 42. edizioan

2022.04.11 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Lasterketak

Sekulako erakustaldia eman zuen Mimenzak, errekor berria jarrita: 28 minutu eta sei segundo behar izan zituen 8,5 kilometroko proba amaitzeko

Argazkiak: Zestoako Herri Krosa

 

Zestoako Herri Krosaren 42. edizioa egin zuten iragan martxoaren 20an, Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatuta. Ez zen sorpresarik izan eta azken edizioko korrikalari bera izan zen jaun eta jabe helduen lasterketa nagusian. Hain zuzen ere, duela bi urteko lasterketan bezala, Aitor Mimenza Azpeitiko bizilaguna gailendu zen, eta gainera, errekor berria jarri zuen. 2019an, 28 minutu eta 27 segundoko denbora egin zuen eta aurten 28 minutu eta sei segundo behar izan zituen 8,5 kilometroko proba amaitzeko.

Mimenzak bi minutu pasako aldea atera zion bigarren sailkatuari; Mikel Garatek eskuratu zuen bigarren postua, 30:53 denborarekin eta haren atzetik Jon Odriozola (31:27) sailkatu zen.

SAILKAPENA

1 Aitor Mimenza Castillo  0:28:06  Durango_kirol_kluba  Elorrio
2 Mikel Garate Badiola  0:30:53  Xeye_a_t   Azkoitia
3 Jon Odriozola Alonso  0:31:27  Independiente  Azpeitia
4 Jon Etxeberria Iztueta  0:31:54   Txindoki_a_t   Lazkao
5 Beñat Subinas Larrañaga  0:32:15  Independiente   Zestoa

Emakumeetan, Nerea Etxeberria izan zen garailea 37 minutu eta 55 segundoko denbora eginda, Ainhoa Canseco bigarren sailaktu zen, 39:14 denborarekin, eta Aintzane Olaizola hirugarren (39:31).

Ohi bezala, helduek bi ibilbide izan zituzten aukeran, eta proba luzeaz gain, laburra egin zuten beste hainbatek, 2,6 kilometrokoa. Horien artean, Julen Azpiazu izan zen nagusi, 08:45 denborarekin. Garikoitz Tabasco sailkatu zen bigarren (09:26), eta Oihan Aramendi hirugarren (10:21). Emakumeetan, berriz, Uxue Sainz de Baranda izan zen irabazlea (10:37), Eneritz Aramendi sailkatu zen bigarren (10:40) eta Uxue Ortega hirugarren (11:13).

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!