Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea
Aiako XII. Mendi Lasterketa lehiatu zuten pasa den igandean. Ohi bezala, parte hartzaileak Aiako plazatik abiatu ziren, eta Pagoetako natur parkean barrena hamabost kilometroko ibilbidea egin zuten korrika, gehienez ere bi ordu eta laurdeneko denbora tartean osatu behar zutena.
Aurreko urteetan ez bezala, eguraldia lagun izan zuten korrikalariek, eta horren ondorioz inoiz baino lokatz gutxigorekin iritsi ziren helmugara.
Goizeko 10:30ean abiatu ziren kirolariak Pagoeta aldera eta lehenengoak, ordu bat pasatxoan igaro zuen helmuga. Hain zuzen, Alain Santamaria izan zen helmugara lehen iritsi zen korrikalaria, 1:03:39 denborarekin. Bere atzetik Iñigo Alzola (1:06:29) sailkatu zen, eta hirugarren postua Aitor Zunzunegirentzat (1:07:30) izan zen.
Marka horrekin gainera, Alain santamariak orain arte Aiako Mendi Lasterketak gizonezko kategorian zuen marka hautsi zuen, 1:04:35ekoa baitzen orain arteko errekorra.
Emakumezkoen kategorian, berriz, Marina Gonzalez izan zen lehena helmuga zeharkatzen 1:26:03 denborarekin. Leire Elolarentzat (1:26:23) izan zen bigarren saria, eta hirugarrena Laiane Arrospiderentzat (1:28:45).
0 Comments