Ander Aramendik 16 urterekin hautsi zuen errekorra Mitxintxolako igoeran

2022.05.11 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Mendi lasterketak

Pasa den urtarrilaren 16an izan zen, 2020ko edizioan Hodei Lujanbiok ezarritako marka 55 segundotan ondu zuelarik

Argazkiak: Xanju Kirol Kluba

 

Pasa den urtarrilaren 16an, 90 bat korrikalarik Pasaiako puntu altuenera arteko bide gogorra egin zuten, Donibaneko Itsas Mendik antolaturiko Mitxintxolako igoeran. Eguzkia lagun, zale ugari asko bertaratu ziren, giro ederra sortuz bai Mitxintxolako muinoan baita gero, sariak banatzerakoan, Piraten Etxean ere.

Gizonezkoen lehian, 16 urteko Ander Aramendi Aginaga sanjuandarra izan zen garailea eta gainera errekor berria jarri zuen 0:16:37 denborarekin. Podiumean, jarraian, Ander Iñarra Olaziregi (0:16:52) eta Oier Etxeberria Zubimendi (0:17:47) sailkatu ziren.

Akats bat egon zen hor, izan ere, gizonen bigarren postua Julen Aranbuenak lortu baitzuen 0:16:42 denborarekin, baina hark izena emanda ez zuenez ohartu gabe hurrengoari (Iñarra) eman zioten zilarra, eta berez laugarren beharko lukeenari (Etxeberria), brontzea.

Emakumeetan lehenengo postua Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarrak erdietsi zuen 0:21:13 denborarekin, Laiane Arrospide Garmendi izan zen bigarren (0:22:15) eta Aintzane Olaizola Iruretak itxi zuen podiuma (0:23:01).

Esan bezala, Ander Aramendik errekorra hautsi zuen Mitxintxolako igoeran, 16 urte bestrik ez zituela. 0:16:37 denborarekin helmugaratu zen, eta 2020ko edizioan (2021ean bertan behera geratu zen pandemiaren eraginagatik) Hodei Lujanbio Oiartzungo Intxixu Trail Taldeko goizuetarrak lorturiko gizonen marka onena hautsi zuen (17:22).

Orduko hartan, 2020an alegia, Lurdes Oiartzabal Camp Base taldeko kide lezoarrak emakumezkoen lasterketaren errekorra erdietsi zuen ere, 21:15 denborarekin.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!