Andoni Calbanok Euskal Herriko 200 metroko errekor absolutoa ondu du

2023.07.3 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria

22 urteko bergararrak 20.77ko marka egin zuen, Luis Sarria bizkaitarrak 1974an egindako 20.89ko errekorra hobetuz

Argazkia: Real Sociedad Atletismo

 

Andoni Calbanok Euskal Herriko 200 metroko errekor absolutoa hautsi zuen iragan ostegunean Donostiako Anoeta Miniestadioan jokatutako parte hartze libreko jardunaldian.  22 urteko bergararrak 20.77ko marka (+1,9) egin zuen, Luis Sarria bizkaitarrak 1974ko abuztuaren 16an Zuricheko meetingean egindako 20.89ko (+0.4) errekorra onduz. Calbano da orainarte 21 segundotik jaitsi den lehen gipuzkoarra.

Arratsaldeko 18:40ean, hasiera eman zitzaion 200 metroetako lehen serieari, non Calbanok, bigarren sailkatu zen Jorge Illarramendiri segundo erdi baino gehiagoko aldea atera zion, 5 metro ingurukoa alegia, nahiz eta azken honek berea den Nafarroako errekorra berdindu zuen (21.28). Hartara, bere aurreko markarik onenari (21.07, Santander, 2022-7-9), 30 ehuneneko mokadua eman zion Calbanok.

Hori gutxi balitz, Andonik berak apur bat lehenago irabazi zuen 100 metroetako proba, 10.42ko denborarekin (+1,8). Gipuzkoako errekorra zatekeen, joan den larunbatean Asier Fernandez taldekideak Ordiziako meetingean 10.38 metrorekin gainditu izan ez balu.

SAILKAPENA   

1 Andoni Calbano Osinaga Real Sociedad   2000/12/11   20.77

2 Jorge Illarramendi Esteban Grupompleo Pamplona At  1995/05/22  21.28

3 Beñat Miquelarena Urroz Super Amara BAT 2005/03/27  21.96

4 Oscar Urdanoz Caudevilla Grupompleo Pamplona At 1994/08/07  22.20

5 Lander Chasco Muñoz  LEA La Blanca  2006/08/25  22.91

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!