Argazkia: GAF
Pasa den asteburuan lehiatu zen Anoetako Belodromoan pista estaliko 16 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa. Bertan, emakumezkoen 600 metroko lasterketa bikaina ikusteko aukera egon zen, Ane Iparragirre Segurako atletak irabazi zuena.
Finala larunbat arratsaldean izan zen eta Txindoki taldeko korrikalaria lasterketaren buruan egon zen hasieratik, soilik Ane Barandiaran (14 urte) taldekideak itzal pixkat egiteko aukera izan zuelarik. 200 metroak 31 segundutik behera osatu zituen eta 400 metroak berriz, 1:02 azpitik igaro zituen.
15 urte bete berriak dituen (2008ko otsailaren 2an jaioa da) atleta 1:34.20ko markarekin helmugaratu zen, Euskal Herriko errekor berria ezarriz. Aurreko errekorra, 2014ko martxoaren 16an erdietsi zuen Antequeran Judith Otazuak (1:36.50) baina Ixone Sanchez Santosek (Bidezabal) hobetu zuen pasa den otsailaren 18an, 1:36.18ko denborarekin Euskadiko Txapelketa irabazi zuenean.
SAILKAPENA
1 Ane Iparragirre Aiestaran (08/2-2) Txindoki A.T. 1:34.20
2 Ane Barandiaran Soraluze (08-5-6) Txindoki A.T. 1:39.10
3 Mariela Beraza Lasagabaster (08-7-11) Super Amara BAT 1:42.61
4 Iratxe Cambon Arruabarrena (09-2-3) Super Amara BAT 1:46.28
5 Libe Garcia Larrañaga (09-5-22) Real Sociedad 1:46.38
6 Laila Martinez Para (08-3-17) CD AMA 1:47.19
7 Paula de La Llera Garcia (08-5-11) Barrutia A.E. 1:48.11
8 Luke Fernandez Murgiondo (09-4-27) Real Sociedad 1:48.54
0 Comments