Aritz Goñik errekor berria egin du 60 metro hesidunetan

2022.12.26 | Atletismoa, Errekorrak, Errrekor berria

Valdizarbe-GANA taldeko atletak, marka 8.08an utzi zuen, Nafarroako Atletismo Federazioak antolatutako kontrol-proban, estalitako moduluan

Argazkia: @atletismoFNAF

 

Aritz Goñi Villar nafarrak Euskal Herriko errekorra hautsi zuen Zizurren, 60 metro hesidunetan proban.

Nafarroako atletismoaren promesa nagusietako bat da Goñi, eta hori baieztatzeko hasiera bikaina eman dio pista estaliko denboraldiari, izan ere, pasa den ostiral arratsaldean, Zizurreko Patxi Morentin moduluan, 16 urtez azpiko 60 metro hesidunetako errekorra ondu zuen.

Goñik, Valdizarbe-GANA taldeko atletak, marka 8.08an utzi zuen, Nafarroako Atletismo Federazioak antolatutako kontrol-proban, estalitako moduluan. Dagoeneko, duela bi aste Donostian, marka bikaina erdietsitakoa zen Goñi, Donostian, 8.29ko denbora egin eta gero.

Azpimarratu beharrekoa da, pasa den martxoaren 26an Euskal Herriko 16 urte arteko errekorra ezarri zuela Goñik pista estaliko luzera jauzian, 7.03 markarekin. Marka hori, Sabadellen burutu ziren pista estaliko Espainiako txapelketan lortu zuen.

SAILKAPENA

1 Aritz Goñi Villar GANNA 9/2/200  78.08

2 Alejandro Beroiz Izco  EDENA  29/2/200  89.32

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!