Arraun Lagunak, bandera eta errekorrak Kontxako estropadan

2023.09.11 | Arrauna, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Erronkak, Markak

Kontxako Banderako egun bakarreko eta bi egunetako errekor berriak lortu ditu Lugareñek, zortzi segundotan hobetu dutelarik bi egunetako marka eta lau segundotan egun bakarrekoa

Argazkia: Donostia Kultura

 

‘Lugañene’-k nagusitasunez irabazi du Kontxako XV. Bandera, lehen ziabogan denborarik onena markatuta, eta bigarren luzean erakustaldia emanda. Donostiarra bederatzi segundora utzi du, Orio hemezortzira, eta Tolosaldea 21era.

Bigarrenez astindu dute Kontxako Bandera beraz, ligan bezala, Kontxako badian indartsuenak direla erakutsi dutelarik. Azken hamar urteetan emakumezkoetan Euskotren Liga irabazi duenak, urte berean, Kontxa ere eraman du, eta aurten ere, horrela gertatu da.

Estropada hasi eta berehala Orio jarri zen aurretik, eta segundo gutxira Donostiako bi traineruak zihoazen, Tolosaldea atzean geratu zelarik. Santa Klarako irla pasata aldiz, Donostiako bi traineruek aurrea hartu zioten Oriori, eta ‘Lugañene’ jarri zen estropada buruan. Ziabogara Arraun Lagunak iritsi zen lehena, ondoren Donostiarra bi segundora, eta laura Orio. Tolosaldeak jada hamar segundo baino gehiagoko galera zuen.

Bigarren luzean Arraun Lagunak-ek sekulako erakustaldia eman zuen poparean, alde handiz estropada irabazita, eta Kontxako Banderako egun bakarreko eta bi egunetako errekor berriak ezarrita. Igandean 10:23.28 denbora ezarri zuen, eta bi jardunaldiak batuta, 21:01.14.

Errekorrarekin amaitu da beraz emakumezkoetan 16. Kontxako Bandera; Arraun Lagunakeko arraunlariek zortzi segundotan hobetu dute bi egunetako marka eta lau segundotan egun bakarrekoa. Iaz Oriok irabazi zuen, eta orain dela bi urte Arraun Lagunak izan zen marka ezarri zuena.

Emakumezkoen sailkapen nagusia:

1.- Arraun Lagunak: 21.01,14

2.- Donostiarra: 21.10,50 (+09,36)

3.- Orio: 21.19,22 (+18,08)

4.- Tolosaldea: 21.22,14 (+21,00)

5.- Hondarribia: 21.54,80 (+53,66)

6.- Hibaika: 21.55,88 (+54,74)

7.- Zumaia: 22.07,10 (+1.05,96)

8.- Kaiku: 22.15,16 (+1.14,02)

  1. jardunaldiaren sailkapena:

1.- Arraun Lagunak: 10.23,32

2.- Donostiarra: 10.30,70 (+07,38)

3.- Orio: 10.36,92 (+13,60)

4.- Tolosaldea: 10.44,50 (+21,18)

5.- Hondarribia: 10.55,48 (+32,16)

6.- Hibaika: 10.58,66 (+35,34)

7.- Kaiku: 10.59,60 (+36,28)

8.- Zumaia: 11.02,24 (+38,92)

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!