Arraun lagunakek ez du iazko errekorrera gerturatzerik izan

2022.07.4 | Arrauna, EHKM, Emakumeak, Errekorrak

Pasa den urtean, estropadaren hirugarren edizioan, errekorra ezarri zuen Arraun Lagunak-ek, 10 minutu eta 31 segundoko denbora eginez baina aurtengo Bilbaoko Banderan ezin izan zuten hobetu, nahiz eta garaipena eskuratu zuten, 10.39.27 minutuko denborarekin

Argazkia: euskolabelliga.com

 

Pasa den larunbatean, IV. Bilboko Bandera jokatuta, hasiera eman zitzaion Eusko Label Ligaren zein Euskotren Ligaren denboraldi berriari.

Euskotren Ligan, Arraun Lagunakek, egungo txapelduna, eraman zuen denboraldiko lehendabiziko bandera, Bilboko Nerbioi ibaian jokaturikoa, erlojupekoaren kontrako proban. Andrea Astudilloren gidaritzapean, onenak izan ziren, 5 segundoko abantaila atera ziotelarik Orio Orialkiri, 11 segundo Nortindal Donostiarrari eta 20 Tolosaldeari.

Pasa den urtean, estropadaren hirugarren edizioan, errekorra ezarri zuen Arraun Lagunak-ek, 10 minutu eta 31 segundoko denbora eginez baina aurten ezin izan zuten hobetu, nahiz eta horren bila joan ziren. Dena dela, kontutan hartu behar da estropada bakoitzean baldintzak guztiz ezberdinak direla eta markak egiterakoan erabakigarriak izaten direla unean uneko baldintzak.

Esan bezala, Arraun Lagunak nagusitu zen aurten, 10.39.27ko denbora eginda, eta haren atzetik bigarren postuan orio sailkatu zen, 10.44.27 denborarekin. Hirugarren izan zen Donostiarra, lehen sailkatutik 11 segundora eta laugarren, Euskotren ligan estreinakoz ari den Tolosaldea, 10 minutu eta 59 segundoko denbora eginez.

Euskotren Liga, IV. Bilboko Bandera (2022)

  1. Arraun Lagunak  10.39.27 minutu
  2. Orio   10.44.27 minutu
  3. Donostiarra  10.50.27 minutu
  4. Tolosaldea   10.59.28 minutu

Euskotren Liga, III. Bilboko Bandera (2021)

  1. Arraun Lagunak 10.31:24
  2. Orio 10.37:68
  3. Donostiarra 10.37:98
  4. Hondarribia 10.38:66

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!