Arrillagak, Astigarragak, Elorzak eta LarraƱagak, Arretxinagako Txara Trail lasterketako lehenengo markak ezarri dituzte

2022.10.10 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Markina-Xemeingo Aringa-Aringa taldeak Arretxinagako I. Txara trail lasterketa antolatu zuen pasa den urriaren 2an

Argazkia: txara-trail.github.io

 

Markina-Xemeingo Aringa-Aringa taldeak Arretxinagako I. Txara trail lasterketa antolatu zuen pasa den urriaren 2an. Bi ibilbide zeuden aukeran: batetik,laburra, 11,7 kilometro luzerakoa eta 625 metroko desnibel positiboarekin; bestetik, luzea 18,5 kilometrokoa eta 1.125 metroko desnibel positiboarekin.

Antolatzaileak I. Txara traileko ibilbidea garbitzen aritu dira azkenaldian, besteak beste, Gerra Zibileko hiru bunkerretatik pasa behar zirelarik korrikalariak, baita lubaki batetik ere. Ura eta janaria jasotzeko hiru puntu ezarri zituzten ibilbidean Zapolan, Herribason eta Santa Eufemiko bolatokian.Ā 

Mendi lasterketako ibilbide motza burutu zutenen artean, Leticia Ainhoa Arrillaga Ezquerro nagusitu zen, 01.18.48ko denboran helmugaratuta. Malen Goitiz Irunguenpagatek eta Nahia Ibarzabal Gisasolak osatu zuten podiuma. Gizonezkoetan, berriz, Xabi Astigarraga Pagoaga nagusitu zen, 01.01.56 denboran osatu zuelarik 11,7 kilometroko ibilbidea. Jon Maiztegi Pagaldaik eta Igor Urionabarrenetxea Zaldunbidek osatu zuten podiuma.

Lasterketa luzean, berriz, Oier Elorza Abaunzek 01.45.50eko denboran osatu zuen 18,5 kilometroko ibilbidea, lehenengo postua eskuratuz, eta Jon Alberdi Etxabe eta Gaizka Ansola Garitagoitia igo ziren podiumera. Emakumezkoetan, 02.10.13ko denbora eginda Irati LarraƱaga Matxain nagusitu zen, Larraitz Aragon Iruskieta eta Ainhoa Zelaia Agirrezabalen aurretik.

Sariei dagokionez, lasterketa luzeko irabazleak txapela, 100 euro eta herriko produktuen otzara eraman zituen etxera, bigarrenak 50 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 30 euro eta oroigarria. Lasterketa laburreko garaileak aldiz, txapela, 50euro eta otzara irabazi zituen, bigarrenak 30 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 20 euro eta oroigarria.

LASTERKETA LUZEAREN SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Oier ElorzaĀ  1:45:50Ā  Azkoitia

2 Jon AlberdiĀ  1:48:32Ā  Zestoa

3 Gaizka AnsolaĀ  Ā 1:49:06Ā  Markina-Xemein

4 IƱigo GurrutxagaĀ  1:50:44Ā  Donostia

5 Zorion KareagaĀ  1:54:00Ā  Markina-Xemein

Emakumezkoak

1 Irati LarraƱagaĀ  2:10:13Ā  Usurbil

2 Larraitz Aragon Ā 2:12:34Ā  Durango

3 Ainhoa Zelaia Ā 2:16:47Ā  Errigoiti

4 Iera UrretagoienaĀ  2:20:51Ā  Donostia

5 Nahia QuincocesĀ  2:25:06Ā  Mendexa

LASTERKETA MOTZAREN SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Xabi AstigarragaĀ  1:01:56Ā  Mutriku

2 Jon MaiztegiĀ  1:04:02Ā  Markina-Xemein

3 Igor Urionabarrenetxea 1:06:19Ā  Aulesti

4 IƱigo Pradera 1:06:40Ā  Mallabia

5 Jon Patxi Aldaolea 1:09:20Ā  Markina-Xemein

Emakumezkoak

1 Leticia Ainhoa Arrillaga 1:18:48Ā  Donostia

2 Malen Goitiz 1:24:00Ā  Gasteiz

3 Nahia Ibarzabal 1:24:03Ā  Markina

4 Ainhoa Medina 1:30:46Ā  Mungia

5 Ainhoa Enzunza 1:31:28Ā  Mungia

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!