Argazkia: artxandaut.com
Pasa den ostiralean, hilak 24, iluntzeko 22: 10etik aurrera, Artxandako Funikularraren Igoeraren II. edizioa ospatu zen, Bilbon.
Proba Artxandako funikularraren trazaduratik doa, 800 metroko luzerarekin eta 226,5 metroko desnibelarekin (% 38ko batez besteko malda eta % 45ekoa gehienez). Erlojuaren kontra egiten da, banan-banan ateratzen direlarik korrikalariak, ibilbidearen estutasunagatik, Funikularreko bideen ondotik baitoaz.
Azkenean, 50 korrikalari sailkatu ziren (10 emakume), Aingeru Sainz eta Montserrat Vazquez garaileak izan zirelarik.
Gizonezkoen lehian, Aingeru Sainz nagusitu zen, 6:53.76ko denborarekin, atzetik Iñigo Urretxua eta Juan Carrascal sailkatu zirelarik. Hain zuzen, Carrascal izan zen iazko irabazlea, orduko hartan 7:32.52ko denbora egin zuelarik, aurten Aingeru Sainzek ontzea lortu duena.
Emakumezkoetan, 2022ko garailea izan zen berriro ere irabazlea, hori bai, bere iazko marka hobetuz. 2022ko proban Montserrat Vazquezek 9:47.67ko erregistroa erdietsi zuen, eta aurten berriz, 9:11.31ko denborarekin helmugaratu zen.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 SAINZ GARZON, Aingeru 6:53.76
2 URRETXUA, Iñigo 7:08.29
3 CARRASCAL MORALES, Juan 7:32.38
4 MAESO LARRINAGA, Jon 7:41.18
5 LARRINAGA, Ruben 7:45.63
6 NIETO MARIJUAN, Unai 8:06.09
7 BALZA ATXURRA, Roberto 8:09.55
8 CASERO ALONSO, Ricardo 8:17.83
9 SAEZ, Gaizka 8:35.26
10 REVILLA, Asier 8:37.01
Emakumezkoak
1 VAZQUEZ RODRIGUEZ, Montserrat 9:11.31
2 DELGADO GIL, Maria 9:15.28
3 PASCUAL, Leire 10:57.55
4 AYO ATELA, Saioa 11:26.17
5 PEREZ SALCEDO, Sheila 11:38.56
6 TXIKON NARBAEZ, Tamara 11:57.21
7 VICENTE ARENAS, Irati 12:30.90
8 APARICIO TARIN, Amaia 12:54.21
9 CID PEREZ, Laura 14:12.63
10 MERINO, Ana 15:18.04
0 Comments