Artxandako Funikularraren Igoeraren markak hobetu dituzte aurtengo edizioan

2023.03.27 | EHKM, Errekorrak, Lasterketak, Markak

Azkenean, 50 korrikalari sailkatu ziren, Aingeru Sainz eta Montserrat Vazquez garaileak izan zirelarik

Argazkia: artxandaut.com

 

Pasa den ostiralean, hilak 24, iluntzeko 22: 10etik aurrera, Artxandako Funikularraren Igoeraren II. edizioa ospatu zen, Bilbon.

Proba Artxandako funikularraren trazaduratik doa, 800 metroko luzerarekin eta 226,5 metroko desnibelarekin (% 38ko batez besteko malda eta % 45ekoa gehienez). Erlojuaren kontra egiten da, banan-banan ateratzen direlarik korrikalariak, ibilbidearen estutasunagatik, Funikularreko bideen ondotik baitoaz.

Azkenean, 50 korrikalari sailkatu ziren (10 emakume), Aingeru Sainz eta Montserrat Vazquez garaileak izan zirelarik.

Gizonezkoen lehian, Aingeru Sainz nagusitu zen, 6:53.76ko denborarekin, atzetik Iñigo Urretxua eta Juan Carrascal sailkatu zirelarik. Hain zuzen, Carrascal izan zen iazko irabazlea, orduko hartan 7:32.52ko denbora egin zuelarik, aurten Aingeru Sainzek ontzea lortu duena.

Emakumezkoetan, 2022ko garailea izan zen berriro ere irabazlea, hori bai, bere iazko marka hobetuz. 2022ko proban Montserrat Vazquezek 9:47.67ko erregistroa erdietsi zuen, eta aurten berriz, 9:11.31ko denborarekin helmugaratu zen.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 SAINZ GARZON, Aingeru  6:53.76 

2 URRETXUA, Iñigo  7:08.29

3 CARRASCAL MORALES, Juan   7:32.38

4 MAESO LARRINAGA, Jon  7:41.18

5 LARRINAGA, Ruben  7:45.63

6 NIETO MARIJUAN, Unai  8:06.09

7 BALZA ATXURRA, Roberto  8:09.55

8 CASERO ALONSO, Ricardo  8:17.83

9 SAEZ, Gaizka  8:35.26

10 REVILLA, Asier  8:37.01

Emakumezkoak

1 VAZQUEZ RODRIGUEZ, Montserrat    9:11.31                

2 DELGADO GIL, Maria  9:15.28

3 PASCUAL, Leire  10:57.55

4 AYO ATELA, Saioa  11:26.17

5 PEREZ SALCEDO, Sheila  11:38.56

6 TXIKON NARBAEZ, Tamara  11:57.21

7 VICENTE ARENAS, Irati  12:30.90

8 APARICIO TARIN, Amaia  12:54.21

9 CID PEREZ, Laura  14:12.63

10 MERINO, Ana  15:18.04

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!