Asier Martinez pista estaliko 60 hesiak probako errekorraren jabe

2022.04.6 | Atletismoa, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

7.55 marka egin zuen otsailaren 12an Meetz Moselle Athlelor Indor atletismo jardunaldietan. Lehenago ere berak zuen Euskal Herriko errekorra, 7.60 markarekin

[Argazkia: Noticias de Navarra]

Asier Martínez Etxarte zizurnagusitarrak 7.55 segundutan jarri zuen Euskal Herriko errekorra pista estaliko 60 m. hesietan 2022ko otsailaren 12an Metz (Frantzia) jokatutako finalean. Proba horretan hirugarren postua egin zuen Martinot-Lagarde (7.51) eta Belocian (7.52) frantziarren ondotik.

Lehenagotik ere Martinezek berak zeukan Euskal Herriko errekorra 7.60 markarekin.  Bi aldiz jaitsi zuen marka hori  Metz Moselle Athlelor Indoor jardunaldietan: finalerdietan 7.56 egin zuen, eta finalean, 7.55.

2022ko martxoaren 19an Belgraden jokatutako pista estaliko Munduko Txapelketan berdindu egin zuen 7.55 denbora, finalaurreko kanporaketan. Finalean, laugarren postua eskuratu zuen 7.57 denborarekin.

110 m. hesiak probako Euskal Herriko errekorra ere dauka Asier Martinezek, Tokioko Olinpiar Jokoetako finalean 6. postuan egindako 13.22 markarekin.

Asier Martinezen marka pertsonalak:

Aire librean

PROBA MARKA HAIZEA LEKUA DATA
110 m. hesiak 13.22 -0.5 Tokio 2021.08.05 Euskal Herriko Errekorra
100 m. 10.55 +0.9 Castello 2021.05.15
Altuera jauzia 2.04 Iruñea 2017.07.27

 

Pista estalian

PROBA MARKA LEKUA DATA
60 m. hesiak 7.55 Metz 2022.02.12 Euskal Herriko Errekorra
60 m. 6.86 Donostia 2021.01.30
Altuera jauzia 2.03 Sabadell 2017.03.11

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!