Aurretik zuen 23 urtez azpiko marka xehatu du Carmen Riañok, 3000 m oztopo proban

2022.05.31 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Apirilaren 1ean, Stanford Invitational jardunaldietan berak egindako errekorra (9.57.42) hautsi zuen peraltarrak maiatzaren 29an, 9.46.91ko marka bikaina erdietsita

Argazkiak: @atletismoFNAF 

 

Carmen Riaño Aransay (Peralta, 2001), Panplona Atletico (PAT) klubeko atletak, Euskal Herriko 23 urte arteko kategoriako 3000 m oztopoetako errekorra berriro hautsi zuen maiatzaren 29an Bloomingtonen (AEB) lehiatu zen NCAA East Preliminary proban, 9.46.91ko marka bikaina erdietsita.

Riaño Miamiko Unibertsitatean ikasten ari da AEBetan, eta bertako lehiaketetan egindako markekin igo da Euskal Herriko errekorren gailurrera.

Aurretik, apirilaren 1ean, Palo Alto (AEB) hiriko Stanford Invitational jardunaldietan, 9.57.42 denborarekin iritsi zen helmugara, eta orduko hartan 23 urte arteko kategorian Euskal Herriko errekorra ezarri zuen ere. Ordurarte errekor hori June Arbeo Sarriugartek (Durango, 1999) zuen, 2021eko ekainean egindako 10.02.36 denborarekin.

Euskal Herriko errekorra maila absolutoan, 3.000 metroko oztopo proban, June Arbeo Sarriugartek mantentzen du, pasa den maiatzaren 25ean Huelvako meeting-ean lorturikoa.

Bertan, 1999. urteko otsailaren 2an jaiotako durangarrak, lasterketa bikaina egin eta ondorioz  senior mailako marka berria aire librean honako hau da: 9.44.83.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!