Argazkiak: alextxikon.com
Alex Txikonek azkenean lortu du Manaslu mendira neguan igotzea (8.163 metro), oxigeno artifizialaren laguntzarik gabe. Hirugarren saiakera zuen oraingoa, eta atzo goizean, 04:45ean, zapaldu zuen gailurra, sei eskalatzaile nepaldarrekin batera: Pasang Nurbu Sherpa, Chhapel Sherpa, Gelu Sherpa, Maila Sherpa, Mantere Lama Sherpa eta Gamje Babu Sherpa. Simone Moro italiarra ere espedizio horretan zegoen, baina utzi egin behar izan zuen igoera, ondoezik zegoelako.
Abenduaren 26an iritsi zen Manasluko oinarrizko kanpalekura —5.000 metrora—, lehen aukera izan orduko igotzeko prest. Urtarrilaren 4an zuzenean igo ziren bigarren kanpalekura (6.400 metrora). Bigarren kanpalekuan atseden hartu zuten, eta urtarrilaren 5ean igo ziren hirugarren kanpalekura —6.900 metro—.
Orduan, gailurrari ekiteko aukerak baloratu zituzten, eguraldiaren arabera, azkenean aldekoa izan zelarik, eta eguraldi oneko leiho hori baliatu zuten ostegun goizaldean gailurrera bidean ateratzeko.
Azkenean, goizeko 9: 00etan zapaldu zuten gailurra (4 ordu eta 45 minutu gutxiago Euskal Herrian), 2021ean eta 2022an bi aldiz saiatu ondoren, hartara mendizaletasunaren historian mugarri berria ezarriz.
Orain arte, soilik 1984an igo dira mendi horretara neguan: Maciej Berbeka eta Ryszard Gajewski poloniarrak 1984ko urtarrilaren 14an igo ziren, oxigenoarekin. Aintzat hartuta, ordea, igotzeko lanak abenduaren 2an hasi zituztela, araudi berriaren arabera Txikonen gaurko igoera litzateke Manaslura neguan egindako lehenengoa.
Orain arte, igoera bat neguan egin dela esateko, igotzeko lanak abenduaren 1ean hastea nahikoa zen. Hala, Berbeka eta Gajewski abenduaren 2an hasi ziren Manaslura igotzeko lanetan. Orain, ordea, negua Himalaian abenduaren 21etik otsailaren 28ra dela dio araudi berriak, eta Nepalgo Gobernuak egun horien arteko igoerak soilik izendatzen ditu orain negukotzat.
Alex Txikonen zortzimilak
2003: Broad Peak (8.051m).
2004: Makalu (8.463m).
2004: Cho Oyu (8.201m).
2007: Shisha Pangma (8.027m).
2008: Dhaulagiri (8.167m).
2008: Manaslu (8.163m).
2010: Annapurna (8.091m).
2010: Shisha Pangma (repetición).
2011: Gasherbrum I (8.080m) y Gasherbrum II (8.035m) en 6 días.
2013: Lhotse (8.515m).
2016: Nanga Parbat (8.126m)
2022: Manaslu (8.163 metro)
0 Comments