Berangoko Nazioarteko Miliaren errekorrak hautsi ziren lasterketaren azken edizioan

2022.04.13 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Lasterketak

Isaac Nader eta Esther Guerrerok proba irabazteaz aparte orainarteko marka guztiak hautsi zituzten

Argazkiak: berangoatletismo.com

 

2021. urteko urriaren 9an lehiatu zen XXXIII. Berangoko nazioarteko Milia, non Isaac Nader portugaldarra eta Esther Guerrero katalana nagusitu ziren, bide batez biak ala biak probako errekorra hautsi zutelarik.

Emakumezkoen eliteko proba izan zen lehena, non hasieratik lasterketaren buruan jarri ziren Marta Perez, Solange Pereira, Esther Guerrero eta Elise Vanderelst. Bigarren  bueltaren amaieran Guerrerok urrutitik erasoa jo zuen, aurkariak atzean utzita. Bigarren Carla Dominguez gaztea helmugaratu zen eta hirugarren Mireia Arnedillo. Irabazleak 4 minutu eta 51 segundoko marka egin zuen, orainarte Iris Fuentes-Pilaren eskuetan zegoen errekorra hautsiz.

Gizonezkoen lehian, Isaac Naderrek faborito guztiak ezustean hartu zituen eta 4 minuto eta 16 segundoko denboran aurrena helmugaratu zen. Atzetik, bigarren postuan Uruguaiko Santiago Catrofe sailkatu zen eta hirugarren Saul Ordoñez izan zen, azken garailea izandako Dani Perez eta Sergio Jimenezi sprintean irabazita.

Hasieran Sergio Jimenez aritu zen tropelaren buruan baina Eritreako Yemane Haileselassiek lasterketaren erdialdera hautsi zuen taldea erritmo gogorra ezarrita. Helmugarako 600 metro falta zirela Catrofe jarri zen buruan baina azken momentuan Naderrek erasoa jo eta helmuga zapaltzen lehena izan zen. Halaber, Berangoko Miliaren errekorra, orainarte bost atletek lorturikoa (4:18), lau segundotan hobetu zuen.

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

Esther Guerrero 4:51

Carla Domínguez 4:53

Mireia Arnedillo 4:56

Salome Afonso 4:57

Marta Perez 4:57

Gizonezkoak

Isaac Nader 4:14

Santiago Catrofe 4:14

Saúl Ordoñez 4:16

Daniel Arce 4:17

Sergio Jimenez 4:17

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!