Argazkia: berastegi.eus
Urtero bezala, Urte Zahar krosa lehiatu zuten abenduaren 31n Berastegin, Urepele Elkarteak antolatuta, non 70 helduk eta 39 haurrek hartu zuten parte. Berezia izan da aurtengo edizioa, izan ere, helduen mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, marka berriak jarri dituzte.
Gizonezkoetan, Aitor Etxeberria izan zen azkarrena, 14.58,2ko denboran helmugaratuta. 2021eko lasterketan jarrita zegoen marka hobetzea lortu zuen bi segundogatik, iaz Julen Azkue tolosarrak 15.00ean osatu baitzuen ibilbidea. Emakumezkoetan, aldiz, Aiara Agirrezabalak berak iaz jarri zuen errekorra hautsi du aurten, 19.29,8ko denborarekin. Iaz, 19.41ean ezarri zuen marka.
Haurretan lasterketako irabazlea mutiletan Joanes Zuriarrain izan zen; bigarren helmugaratu zen Ioritz Saizar, eta hirugarren egin zuen Iker Zubillagak. Nesketan, Laira Otegi izan zen azkarrena, Eneritz Egimendia izan zen atzetik, eta hirugarren postuan helmugaratu zen Garazi Meñike.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 Aitor Etxeberria: 14.58,2
2 Oier Garaiburu: 15.34,0
3 Iban Agirrezabala: 16.10,5
Beteranoa: Ion Zubillaga: 18.25,7
Emakumezkoak
1 Aiara Agirrezabala: 19.29,8
2 Barbara Isturiz: 20.18,4
3 Maialen Garciarena: 20.18,9
Beteranoa: Goretti Salaberria: 25.36,7
0 Comments