Carmen Riañok 5.000 metroko 23 urtez azpiko errekorra ezarri du pista estalian

2022.12.7 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Pista estaliaz aparte, librean ere pasa den martxoaren 19an Oxford-en (AEB) burututako 5000 metroko proban hautsi zuen kategoria bereko Euskal Herriko errekorra, 16.18.39 markarekin

Argazkia: Nafarroako Atletismo Federazioa

 

Carmen Riaño Aransay fondistak (Azkoien, 2001/11/08) denboraldi miresgarria burutzen ari da aurten eta hala erakutsi zuen beste behin ere, asteburuan Bostonen (AEB) lehiaturiko txapelketan, 5.000 metroko 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra ezarri zuelarik pista estalian.

21 urteko peraltarrak bigarren postua lortu zuen 5.000 metroko proban 15:50.83ko markarekin, hori bai, irabazlearengandik urruti, zortzi segundora, hain zuzen ere.

LASTERKETAREN SAILKAPENA

1 Amanda Vestri Syracuse 15:42.48

2 Carmen Riaño Miami (Ohio) 15:50.83

3 Halle Hamilton Air Force 15:51.39

4 Billie Hatch Weber State 15:53.37

Pista estaliaz aparte, librean ere pasa den martxoaren 19an Oxford-en (AEB) burututako 5000 metroko proba irabazi zuen 16.18.39 markarekin, honakoan ere Euskal Herriko errekorra ezarriz. Aurretik errekor hau Estitxu Urrutia Gonzalezek (Bilbo, 1970) zuen, 1992tik, 16.18.55 denborarekin.

Halaber, 3000 metro oztopoetako proban erdietsi zuen errekorra, maiatzaren 29an Bloomingtonen (AEB) lehiatu zen NCAA East Preliminary proban, 9.46.91ko marka bikaina erdietsita. Aurretik, apirilaren 1ean, Palo Alto (AEB) hiriko Stanford Invitational jardunaldietan, 9.57.42 denborarekin iritsi zen helmugara, eta orduko hartan 23 urte arteko kategorian Euskal Herriko errekorra ezarri zuen ere. Ordurarte errekor hori June Arbeo Sarriugartek (Durango, 1999) zuen, 2021eko ekainean egindako 10.02.36 denborarekin.

Gauzak horrela, Miamiko Unibertsitatean ikasten eta bertan lehiatzen den atleta nafarrak fondistarik onenetakoa dela erakusten jarraitzen du, eta hurrengo erronka abenduaren 12an Italiako Turin hirian jokatuko den Eurokrosean izango du.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!