Cazoo Baskonia 150.000 puntura iritsi da Endesa Ligan

2023.05.15 | EHKM, Errekorrak, Markak, Saskibaloia

Joan Peñarroyaren gizonek 77- 86 hartu zuten mendean Joventut, markagailu horrekin klubaren zifra historiko berri bat ezarriz

Argazkia: baskonia.com

 

Joan Peñarroyaren gizonek 77- 86 hartu zuten mendean Joventut, markagailu horrekin klubaren zifra historiko berri bat ezarriz, izan ere, 150.000 puntuen langa gainditu zuen Endesa Ligako historian Cazoo Baskoniak. Errekor berria denboraldiko 27. garaipena lortzeko.

150.019 puntu, gutxi batzuen eskuera dagoen marka da, Real Madrilek (194.118), Bartzelonak (186.049), Joventutek (170.200) eta Estudiantesek (158.450) bakarrik gainditu dutelarik zifra hau.

Bigarren zatian markagailua iraulita, garaipen garrantzitsua lortu zuten Joan Peñarroyaren gizonek Badalonan (77-86). 23 puntu, 9 errebote eta 32-ko balorazioarekin, Rokas Giedraitis kapitainak partida bikaina jokatu zuen. 25 punturekin, Markus Howardek ere lagundu zuen garaipenean.

Urdin-gorriek hasiera zaila izan zuten Olimpic-eko pabiloian. Bi minuturen ondoren, Rokas Giedraitisek, hiruko batekin, estreinatu zuen baskoniaren markagailua baina etxekoek aurretik amaitu zuten lehen laurdena (28-21). Erasoko jokoan aurrerapausoa emanda, markagailua berdintzea lortu zuten Joan Peñarroyaren gizonek bigarren laurdenaren erdialdean. Hala ere, azken minutuak hobetu jokatu ondoren, Badalonako taldea iritsi zen aurretik atsedenaldira (45-39).

Aldageletatik bueltan, Darius Thompsonen gidaritzapean, aldea murriztu zuen Cazoo Baskoniak eta azken laurdenera aurretik iritsi ziren arabarrak (63-64). Partidaren agintea hartuta, aldea 10 puntura eraman zuten Joan Peñarroyaren gizonek norgehiagoka amaitzeko hiru minuturen faltan. Carles Duranenek ez zuten amore eman baina Baskoniak ondo kudeatu zuen errenta, txapelketako 27. garaipena lortuz (77-86).

Beste behin historia eginez, jardunaldi berri batez Endesa Ligako lidertzan mantenduko da beraz Cazoo Baskonia.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!